Kwagga Smith
hamabosteko errugbilari hegoafrikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Albertus Stephanus "Kwagga" Smith (Lydenburg, Mpumalanga, 1993ko ekainaren 11) hegoafrikar errugbi jokalaria da, hirugarren lerroko hegal postuan aritzen dena. 2018tik, Japoniako Errugbi Ligan jokatzen du Shizuoka Blue Revs taldearekin.[1] 2013an egin zuen debuta Hegoafrikako zazpiko errugbiko selekzioarekin, eta 2018an hamabostekoarekin.[2] 2019ko[3] eta 2023ko Munduko Errugbi Kopak[4] irabazi zituen talde nazionalarekin.[5] Zazpiko errugbiko selekzioarekin, berriz, brontzezko domina erdietsi zuen 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan.
Kwagga Smith | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lydenburg (en) , 1993ko ekainaren 11 (31 urte) |
Herrialdea | Hegoafrika |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Posizio edo espezialitatea | hirugarren lerroko hegala |
Pisua | 90 kilogramo |
Altuera | 1,80 metro |
![]() |
Ibilbidea
- Golden Lions: 2014-2017
- Lions: 2015–2019
- Shizuoka Blue Revs: 2018-
Palmaresa
Golden Lions
- Currie Cup
- irabazlea: 2015
- finalista: 2014
Lions
- Super Rugby
- finalista: 2017, 2018
Hegoafrikako selekzioa
- The Rugby Championship:
- irabazlea: 2019
- Munduko Errugbi Kopa
Zazpiko errugbia
- Brontzezko domina 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.