From Wikipedia, the free encyclopedia
Kultismoa hizkuntza klasiko batetik harturiko mailegua da. Gehienak latinetik eta, gutxiago, grezieratik hartuak izan dira eta, orokorrean, hizkuntza batean kontzeptu berri bat adierazteko hitz berria behar denean egokitzen da. Ohikoak izan dira jakintza gai berrietan.
Euskal literaturan, hasiera-hasieratik agertu dira kultismoak, herri hizkerak ez zituen kontzeptuak eta edukiak adierazteko. Gainera, euskal letretako egile gehienak elizgizonak izan dira, kultismoen erabilerara ohituak, beraz. Adibidez, egile hauek kultismo asko erabili zituzten beren lanetan:
Kultismo asko neologismoen edo hitz berrien oinarrian daude.
Latinismoa latin hizkuntzatik hitzez hitz mailegatutako hitza edo esamoldea da, bereziki arlo akademikoan erabiltzen dena, hala nola alter ego edo alma mater. Beste modu batez esana, euskarazko esaldi batean latinetik hartutako berezko esamoldea izango litzateke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.