From Wikipedia, the free encyclopedia
Kriptozoologia (grezieratik, κρυπτος cryptos, 'ezkutua', ζωος zoos, 'animalia' eta λογος logos, 'ikerketa'; literalki: animalia ezkutuen ikerketa) benetan errealak diren ala ez demostratu ez den animalien ikerketarako sasizientzia da. Aurkitu gabeko animalia horiei kriptidoak izena ematen zaie eta ikertzaileei kriptozoologoak. Definizioa John Wallek sortu zuen, 1983an.[1]
Sasizientzia honen arabera toki askotan jasotzen diren munstroen testigantzen eta kondairen atzean benetako izakiak egon daitezke. Horrela, yetiren edo Oin Handiren atzean erabat baztertuak eta ezkutuan bizi diren espezie batzuen azkeneko indibiduoak egon daitezke. Beste teoria batzuen arabera horrelakoek jatorri estralurtarra edo parapsikologikoa izan dezakete. Normala denez, komunitate zientifikoak horrelako hipotesiak ez ditu onartzen. Beraz, kriptozoologiak ez dauka lotutarik zoologiarekin, eta haren ikerketa metodoak eta informazio iturriak ez dira zientifikoak: kondairak, gertaera harrigarriak, etab.
Halere, zenbaitetan, txipiroi erraldoietan kasu (Krakena), zientziak onartu behar izan ditu kriptozoologiaren proposamanenak. Okapia ere hasieran animalia mitikotzat jotzen zen, 1890ean identifikatua izan arte; dena den, okapia ez zuten kriptozoologoek aurkitu. Kontua da, bestalde, horrelako animalia bat benetan identifikatzen denean, automatikoki zoologiaren eskuetara pasatzen dela eta, berriro ere, kriptozoologiak sasizientzien esparruan jarraitzen duela.
Kriptologiaren sorrera Bernard Heuvelmans (Le Havre (Frantzia), 1916ko urriaren 10 – Le Vésinet (Frantzia), 2001eko abuztuaren 22) zoologoari zor diogu. Heuvelmansek honela definitu zuen disziplina berria: «zirkunstantzialki bakarrik edo testigantzen bidez ezagutzen ditugun animalien ikerketa; edota ezagutzen diren animalia horien aztarnak gehiengoentzat nahikoa ez direnean haien existentzia ziurtatzeko». Haren liburua, Sur la Piste des Bêtes Ignorées (1955) ikerketa bide berriaren oinarritzat hartzen da. Dena dela, Heuvelmansek kriptologiaren oinarria 1892ko liburu batean jarri zuen: The Great Sea Serpent Anthonid Cornelis Oudemansena.[2] 1975an Heuvelmansek Frantzian Kriptologia gune bat sortu zuen. 1982an International Society of Cryptozoology elkartearen presidente izendatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.