Kostis Palamas

poeta greziarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Kostis Palamas

Kostis Palamas (grezieraz: Κωστής Παλαμάς; Patras, 1859ko urtarrilaren 13a - Atenas, 1943ko otsailaren 27a) greziar poeta izan zen. Eragin handia izan zuen Greziako literatura modernoaren bilakaeran. Literaturan hizkuntza demotikoa erabiltzen hasi zen Atenasko Eskolako aitzindaria izan zen. Tradizionalismoa alde batera utzi, eta bere inspirazio-iturria herriaren hizkuntzan eta bizitzan oinarritzen ahalegindu zen. 1886an argitaratu zuen lehenengo poesia-bilduma: Tragoudia tes Patridos mou (Nire herriko kantak). Harenak dira, halaber: Iamboi kai Anapaestoi (1897, Ianboak eta Anapestoak); Asalefte Zoe (1904, Bizi aldaezina); Dodeckalogos tou Gyftou (1907, Ijitoaren dodekalogoa); eta I flogera tou Vasilia (1910, Erregearen flauta). Atenasko Unibertsitateko idazkaria izan zen, 1897. urtetik aurrera; herri-hizkuntzaren alde zeudenen buru izan zen hizkuntza-ereduen lehian.

Datu azkarrak Atenasko Akademiako lehendakari, Atenasko Akademiako kide ...
Kostis Palamas

Atenasko Akademiako lehendakari


Atenasko Akademiako kide

Bizitza
JaiotzaPatras, 1859ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Grezia
BizilekuaPatras
Missolonghi (en)
Atenas
HeriotzaAtenas, 1943ko otsailaren 27a (84 urte)
Hobiratze lekuaAtenasko Lehen Hilerria
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaQ16327934
Hezkuntza
HeziketaNational and Kapodistrian University of Athens (en)
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, literatura-kritikaria, poeta, antzerkigilea eta idazlea
MugimenduaNew Athenian School (en)

Itxi

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kostis Palamas Aldatu lotura Wikidatan

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.