Korroskada 1980ko hamarkadan Gasteizen sorturiko ska-rock taldea izan zen.
Ibilbidea
Lau urtetako ibilbidea izan bazuen ere diska ugari atera zituen eta kantu arrakastatsuren bat ere izan zuen, adibidez Torero. 1986ko Errege egunean egin zuen lehenengo emanaldia. "Triku" eta Aitor elkartu ziren hasieran eta abesti punkiak egiten hasi ziren. El Moro ezagutzerakoan ska estilora jo zuen taldeak. Lehenengo urtean kaleratu zuten lehen diska, estilo bien nahastea izenburuan bertan erakutsiz, Skalherria Punk[1]. Hurrengo urtean bigarren diska atera zen (Por las buenas costumbres) eta taldean Jorge Méndez sartu zen El Mororen tokian. 1987 urtean bertan hiru diska motz kaleratu ziren, Torero abesti arrakastatsua besteak beste. Uda hartako abesti entzunenetakoa izan zen[2]. 1988an 43 Volúmenes diska atera zen eta 1990an taldearen azken diska izango zena, Sigo.[1]
Diskografia
LP-ak
- Skalherria Punk (1986, Discos Suicidas)[3]
- Por las buenas costumbres (1987, Discos Suicidas)[4]
- 43 Volúmenes (1988, R2 Producciones)[5]
- Sigo (1990, Hilargi)
Singleak
- Torero (1987, Discos Suicidas)
- El Maromo de las Ray Ban (1987, Discos Suicidas)
- María Magdalena (1987, Discos Suicidas)
- Otra Botella (1988, R2 Producciones)
- Crossroads (1988, Cuvyco)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.