Klorazepato

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Klorazepato

Klorazepatoa edo azido klorazepikoa konposatu organikoa da, C16H11ClN2O3 formula duena, bentzodiazepinen familiakoa eta azido karboxilikoen klasekoa. Konposatu organokloratutzat jo daiteke. Solido horixka da. Uretan disolbagarria da, baina disolbaezina ohiko disolbatzaile organikoetan[1].

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...
Klorazepato
Thumb
Formula kimikoaC16H11ClN2O3
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
MotaBentzodiazepina
Masa molekularra314,046 Da
Erabilera
Tratatzen duantsietate-nahasmendu eta focal epilepsy (en)
HaurdunaldiaUS pregnancy category D (en)
RolaGABAA receptor positive allosteric modulators (en)
Identifikatzaileak
InChlKeyXDDJGVMJFWAHJX-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia23887-31-2
ChemSpider2707
PubChem2809
Reaxys757058
Gmelin3761
ChEMBLCHEMBL1213252
EC zenbakia245-926-8
ECHA100.041.737
RxNorm235408 eta 2353
Human Metabolome DatabaseHMDB0014766
UNIID51WO0G0L4
NDF-RTN0000147780
KEGGC06921
Itxi

Klorazepatoaren potasio-gatza, dipotasio klorazepatoa (C16H10ClKN2O3·KOH), botika gisa baliatzen da bere ezaugarriak medio: antsietatea, epilepsia eta insomnioa tratatzeko usatzen da bereziki. Pilula gisa hartzen da. Espainian Traxilium makararekin merkaturatzen da[2]. Frantzian Tranxène eta Traxilium markekin merkaturatzen da.

Beste bentzodiazepinak legez aisiadirako droga moduan ere kontsumitzen da. Mendekotasuna sor dezake eta abstinentzia-sindromea eragin dezake.

Nordazepama eta oxazepama klorazepatoaren metabolito gisa eratzen dira.

Sintesia

Klorazepatoaren sintesia abiatzen da 2-amino-5-klorobentzonitriloa, fenilmagnesio bromuroarekin tratatuz. Ondoren beheko eskemari jarraitzen zaio sintesia[3].

Thumb

Albo-ondorioak

Albo-ondorio ohikoenak logura, ahuldadea, ezinegona, koordinazio-arazoak, kontzentratzeko-arazoak eta memoria-arazoak izaten dira[2].

Kontraindikazioak

Klorazepatoa ez da hartu behar botikarekiko hipersentikortasuna, alkohol-kontsumoa, droga-mendekoatasuna, miastenia larria edo arnasteko arazo larriak baldin badaude. Haurdunaldian eta edoskitzean Klorazepatoa hartzea ebitatuko da[2].

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.