From Wikipedia, the free encyclopedia
Emil Julius Klaus Fuchs (Rüsselsheim, 1911ko abenduaren 29a - Ekialdeko Berlin, 1988ko urtarrilaren 28a) alemaniar fisikaria izan zen. Nazien esetsaldian Ingalaterrara ihes egin zuen, eta Glasgowko Unibertsitatean irakasle izan zen. Han hasi zituen energia atomikoari buruzko ikerketak. Bigarren Mundu Gerraren garaian Estatu Batuetan egon zen bonba atomikoa egiteko ikerketetan laguntzen. 1942. urtearen amaieran, Sobietar Batasuneko espioitza sarea batek kontaktatu zuen, eta Ingalaterran kokatutako Ursula Kuczynski agente aleman komunistaren bidez, sekretu nuklearrak pasatu zizkien sobietarrei, funtsezkoak izan zirenak sobietarren arma nuklearren garapenean.
Klaus Fuchs | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Emil Julius Klaus Fuchs |
Jaiotza | Rüsselsheim am Main, 1911ko abenduaren 29a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1928ko apirilaren 12a) Alemaniako Errepublika Demokratikoa Erresuma Batua (1942ko abuztuaren 7a - |
Bizilekua | Paris Britainia Handia Alemaniako Errepublika Demokratikoa |
Heriotza | Ekialdeko Berlin eta Dresden, 1988ko urtarrilaren 28a (76 urte) |
Hobiratze lekua | The Socialists' Memorial (en) |
Familia | |
Aita | Emil Fuchs |
Ezkontidea(k) | Grete Keilson (en) (1959 - |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea (1930 - 1931) : matematika Kielgo Unibertsitatea (1931 - 1933) Bristolgo Unibertsitatea (1933 - 1937) Frederiko Gilen Unibertsitatea (1933ko martxoaren 1a - 1933ko abuztua) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza Zientzietako doktorea |
Tesia | The cohesive forces of copper and the elastic constants of monovalent metals (en) |
Tesi zuzendaria | Nevill Francis Mott |
Doktorego ikaslea(k) | Barry Spain (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Max Born Rudolf Ernest Peierls |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikari nuklearra, atomic spy (en) , politikaria, fisikari teorikoa, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Energia Atomikoaren Ikerketarako Erakundea eta Helmholtz-Zentrum Dresden-Rossendorf (en) |
Enplegatzailea(k) | Edinburgheko Unibertsitatea (1937 - 1941) Birminghamgo Unibertsitatea (1941 - 1944) Los Alamosko Laborategi Nazionala (1944 - 1946) Energia Atomikoaren Ikerketarako Erakundea (1946 - 1950) Helmholtz-Zentrum Dresden-Rossendorf (en) (1959 - 1979) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen Reichsbanner Schwarz-Rot-Gold (en) Alemaniako Alderdi Sozialista Batuaren Batzorde Zentrala Research Council of the GDR (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Alemaniako Alderdi Komunista Alemaniako Alderdi Sozialista Batua |
Ingalaterrara itzuli zenean Harwelleko laborategian Fisika Teorikoko irakasle izendatu zuten. 1950ean bonba atomikoari buruzko ezkutuko datuak Sobietar Batasunari eman izanaz epaitu zuten, eta hamalau urteko kartzela-zigorra eman zioten. Kartzelatik irten zenean Berlin ekialdean bizi izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.