politikari japoniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Kiichi Miyazawa (japonieraz: 宮澤 喜一 Miyazawa Kiichi , Fukuyama, 1919ko urriaren 8a – Tokio, 2007ko ekainaren 28a) japoniar politikaria izan zen. Japoniako lehen ministroa izan zen 1991tik 1993ra.
Alderdi Liberal Demokratikoko kidea izan zen eta berrogeita hamar urtez diputatua izan zen. Hainbat gobernutan Industria, Kanpo Arazo, Telekomunikazio, Nekazaritza eta Finantza ministroa izan zen.
1991ko azaroaren 5ean Toshiki Kaifu ordezkatu zuen lehen ministro karguan. Bakea mantentzeko misioetan japoniar soldaduak kanpora bidaltzea baimentzeko legea onartu zuen. Estatu Batuekin merkataritza akordio bat ere negoziatu zuen eta finantza erreformak sartu zituen.
1993ko abuztuan zentsura mozioa galdu zuen eta 38 urtez ALDren gobernua amaitu zuten Japonian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.