Kelato esaten zaie ioi metaliko baten inguruan eratutako konplexu oso egonkorrei. Konplexuaren ioi metalikoa ez-metalen atomoekin lotzen da, adibidez, nitrogeno, karbono edo oxigenoarekin, lotura kobalente koordinatuak dituen eraztun heterozikliko bat lortzeko[1].

Thumb
Etilendiamina kelatoa bat osatzen metal batekin

Ez-metalen atomoei estekatzaile deritze, eta metalarekin lotura bat eta sei lotura bitarte sor ditzake.

Kelatoaren egiturak egonkortasun handia ematen dio konplexuari eta zenbat eta eraztun gehiago eratu egonkortasuna gero eta handiagoa izaten da. Horrez gain, ioi metalikoa nolabait babesturik geratzen da estekatzailearekiko lotura-sarearen barnean, beste eratako konplexuen formazioa galaraziz[2].

Kelazioa

Kelatoak eratzeko prozesuari kelazio esaten zaio. Kelazioa prozesu oso egokia da metalak ingurune batetik erauzteko. Edatuko ura tratatzeko erabiltzen dira, metal astunak erauzteko. Halaber, metalak hartzeagatik pozoitutakoak tratatzeko usatzen da, etsenplurako merkurioz, kadmioz edo artsenikoz pozoitutakoak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.