From Wikipedia, the free encyclopedia
Victoria Kawēkiu Kaʻiulani Lunalilo Kalaninuiahilapalapa Cleghorn (1875eko urriaren 16a – 1899ko martxoaren 6a) Hawaiiko Erresumako azken printzesa izan zen.[1]
Kaʻiulani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Honolulu, 1875eko urriaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Hawaiiko Erresuma |
Heriotza | ʻĀinahau (en) , 1899ko martxoaren 6a (23 urte) |
Hobiratze lekua | Royal Mausoleum of Hawaii (en) |
Heriotza modua | : Erreumatismoa |
Familia | |
Aita | Archibald Scott Cleghorn |
Ama | Likelike |
Leinua | House of Kalākaua (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Hawaiiko Eliza |
1875eko urriaren 16an Honolulun, Victoria Kawēkiu Kaʻiulani Lunalilo Kalaninuiahilapalapa Cleghorn jaio zen. Hawaiiko errege Kalakauaren arreba zuen ama, Miriam Likelike printzesa. Aita, aldiz, Archibald Scott Cleghorn finantzari eskoziarra. Eta amabitxia Ingalaterrako Victoria erregina, urte batzuk lehenago Hawaiiren independentzia berreskuratzen lagundu zuena, beti ere Ingalaterraren interesen alde (eta AEBen interesen kontra).[1]
14 urte zituela hara, Ingalaterrara, bidali zuten Kaʻiulani ikasketak osatzera eta lau urte eman zituen bertan. Kalakaua 1891n hil zen eta haren alargun Liliuokalani izan zen erregina. Errege-erreginek ez zeukaten seme-alabarik eta Kaiulani izendatu zuten oinordeko. Baina ez zion luzaroan eutsiko printzesa koroatu tituluari. 1893an monarkia abolitu zuten Ozeano Bareko artxipelagoan eta AEBekin bat egitearen aldeko gobernu berria ezarri. Tronugabetutako printzesa Ingalaterratik AEBetara joan zen orduan.[1]
Besteak beste, Bostonen eta New Yorken prentsaurrekoak eta hitzaldiak eman zituen Hawaiiren burujabetzaren alde. Washingtonen Grover Cleveland presidentearekin modu ez formalean biltzea lortu zuen. Presidenteak asmo onak adierazi arren AEBetako kongresuak ez zien printzesaren eskaerei jaramonik egin.[1]
1894an Hawaiiko Errepublika ezarri zen, Robert Louis Stevenson txikitako laguna hil zen eta Kaiulaniren berezko osasun pattala gehiago ahuldu zen. 1897an, itzuli zen printzesa Hawaiira, Annie ahizparen heriotzaren berri izan ondoren eta ahalegin diplomatiko guztiak porrot eginda. Hawaiiko klima tropikalaren erruz, haren osasunak okerrera egin zuen. Iritsi eta berehala, igerian ari zela, hotzeria harrapatu zuen eta, geroago, 1898an pneumonia, zaldian ibiltzen ari zela ekaitzak harrapatu ondoren.[1]
Azkenik, 1898ko abuztuaren 12an AEBek Hawaii anexionatu zuten. "Tronua galtzea baino askoz mingarriagoa izan da gure bandera eraisten zutela ikustea”, adierazi zuen oinordekoak. Anexioaren zeremonian, errege familia jauregian bildu zen eta, hawaiiar gehienak bezala, dolutan egon ziren, lutozko jantziak soinean. Jantziak ez zituzten luzaroan gordeko.[1]
Kaiulanik izebari, Hawaiiko azken erreginari, idatzi zion azken gutuna: «Dena kendu digute, bizia besterik ez zaigu geratzen». Handik gutxira hil zen, 1899ko martxoaren 6an, 23 urte zituela.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.