arkitekto japoniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Kazuyo Sejima (Mito, 1956ko urriaren 29a) japoniar arkitektoa da. Ezaguna da bere diseinuak arinak eta gardenak direlako, kolore neutralak eta soilak erabiltzen dituelako, eta bere eraikinek beiraz, marmolez eta metalez egindako gainazal garbi eta distiratsuak dituztelako. Gainera, asko erabiltzen ditu laukiak eta kuboak ere. Kazuyo Sejimaren arkitektura oso garbia da, aszetikoa, eta garrantzia handia ematen die xehetasunei. Nolabait ere, esan daiteke modernitatea berrinterpretatzen duela, japoniarren ikuspegitik. Arreta berezia ematen dio diseinatzen dituen espazioetako erabiltzaileen arteko komunikazioa errazteari[1].
Kazuyo Sejima | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hitachi (en) , 1956ko urriaren 29a (68 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Japan Women's University (en) Ibaraki Prefectural Mito First High School (en) Sukegawa Junior High School (en) |
Irakaslea(k) | Toyo Ito |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Enplegatzailea(k) | Tama Art University (en) Japan Women's University (en) University of Applied Arts Vienna (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sejima & Associates, Kazuyo (en) |
Mugimendua | modernismoa |
sanaa.co.jp | |
Kazuyo Sejima 1956ko urriaren 29an jaio zen Miton, Ibaraki probintziako hiriburua. Japoniar Emakumeen Unibertsitatean lortu zuen diplomatura 1981ean, eta urte berean Toyo Ito japoniar arkitektoaren estudioan hasi zen lanean, eta bertan ibili zen1987an bere estudioa sortu zuen arte, Kazuyo Sejima & Associates, alegia. 1995ean SANAA arkitektura agentzia sortu zuen Ryue Nishizawarekin batera, hainbat proiektu elkarrekin egiteko, beste proiektu batzuk bere kasa egin izan baditu ere. 2010ean SANAAk Pritzker Arkitektura Saria jaso zuen[2]. Bera da sari hori jasotzen duen bigarren emakumea, eta kontuan hartu beharra dago nazioartean arkitektoei ematen zaien sari garrantzitsuena dela, arkitektoen Nobel Sariaren parekoa nolabait esatearren. Urte horretan bertan amaitu zuten Rolex Learning Center eraikina. 2004an Kazuyo Sejimak Urrezko Leoia irabazi zuen Veneziako Arkitektura Bienalean, eta 2010ean bienal horretako zuzendari izendatu zuten.
Kazuyo Sejima irakasle izan da zenbait arkitektura eskoletan:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.