From Wikipedia, the free encyclopedia
Katy Jurado (Guadalajara, Mexiko, 1924ko urtarrilaren 16a - Cuernavaca, 2002ko uztailaren 5a)[1], benetako izena María Cristina Estella Marcella Jurado García, mexikar aktorea izan zen.
Katy Jurado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Cristina Estela Claudia Soledad Katherina Lucía Marcela Jurado García |
Jaiotza | Guadalajara, 1924ko urtarrilaren 16a |
Herrialdea | Mexiko |
Bizilekua | Guadalajara |
Heriotza | Cuernavaca, 2002ko uztailaren 5a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ernest Borgnine (1959ko abenduaren 31 - 1963ko ekainaren 3a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, kazetaria, kritikaria, telebista-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
| |
Katy Jurado Guadalajarako familia aberats batean jaio zen 1924ko urtarrilaren 16an. Bere aita abokatua eta lurjabea zen, eta bere ama abeslaria eta XEWn lan egiten zuen, Latinoamerikako irrati handienean.[1] Hiru anai-arreba ziren, bera alaba bakarra, eta Mexiko Hiriko eskola erlijioso batean ikasi zuen. Ondoren idazkari bihurtu zen bere aita bezala abokatu izateko helburuarekin .
Bere osaba bat aktorea zen arren, gurasoek uko egiten aktorearen bidea hartzeari. Horregatik, bere lehen castingera gurasoei baimenik eskatu gabe joatea erabaki zuen.[2] Ezkutuan sinatu zuen bere lehen aktore kontratua eta gurasoek Monterreyko barnetegi batean sartzearekin mehatxatu zuten [1] .
Gurasoekin adiskidetzeko, aldizkarietarako zinema kritikak idatzi zituen, eta irratiko kazetaria eta zezenketa komentarista bilakatu zen.[1] 16 urte zituela Mexikon egin zuen bere lehen filma, No matarás eta bertan aritu zen aktore gisa lehen aldiz, femme fatale paperean, bere ibilbidean zehar haren marka izango dena. [3]
1951an Estatu Batuetako zineman egin zuen lehen filman, The Lady and the Toreador, ingelesez buruz ikasi zituen bere lerro guztiak, garai hartan gaztelaniaz baino ez baitzekien hitz egiten.[3][2]
1952an Hollywoodeko lehen arrakasta handia lortu zuen Helen Ramirez paperarekin, Gary Cooperren andrea, Fred Zinnemannen High Noon filman.[3] Paper horri esker, Urrezko Globo Saria[1] lortu zuen, eta sari hau jaso zuen lehen mexikarra izan zen. [4]
1954an, New York hiriko [2] giltzak jaso zituen, ohore hori jaso zuen lehen mexikarra bihurtuz. [3]
Giltzurrunetako eta biriketako hutsegiteak jota hil zen 2002ko uztailaren 5ean, 78 urte zituela. La Pazen lurperatuta dago [1] .
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.