From Wikipedia, the free encyclopedia
Kataluniako independentziari buruzko Arenys de Munteko galdeketa Autodeterminazioaren aldeko Arenyseko Mugimenduak (MAPA) bultzatutako udalerri mailako herri-galdeketa bat izan zen. Galdeketa 2009ko irailaren 13an gauzatu zen Arenys de Munten (Maresme, Katalunia). Galdeketa horretan honako galdera egin zitzaien Arenyseko biztanleei: «Ados al zaude Katalunia zuzenbide Estatu independente, demokratiko eta sozial bat bilakatzearekin, Europako Batasunaren barruan?»[1].
Kataluniaren independentziari buruzko galdeketa Arenys de Munten | |
---|---|
Gertaera-data | 2009ko irailaren 13a |
Mota | popular consultation (en) eta Independentzia erreferendum |
Hauteskunde emaitza | |
Arenys de Munteko galdeketa Kataluniako independentziari buruzko lehenengo herri galdeketa izan zen, baina atzetik 300 udalerritan antzeko ekimenak burutu zituzten 2009ko amaieratik 2010 bitartean.
Nahiz eta guztiz sinbolikoa izan, Kataluniako eta Espainiako politikan berebiziko eragina izan zuen. Aldi berean Espainiako Gobernuak ekintza hau oztopatzen eta ilegalizatzen berebiziko ahaleginak egin zituen.[2][3][4]
2009ko irailaren 13ko independentziari buruzko galdeketa | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 2.569 | %96,2 | ||
Ez | 61 | %2,3 | ||
Zuri | 29 | %1,1 | ||
Baliozko botoak | 2.659 | %99,6 | ||
Bozka baliogabeak | 12 | %0,4 | ||
Guztira | 2.671 | %100 | ||
Parte hartzea | %41,0 | |||
Hautesleak | 6.517 | |||
Iturria: Llibertat.cat, 3cat24.cat |
Epeka, 300 udalerri baino gehiagotan antolatu dituzte ezaugarri bereko erreferendumak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.