From Wikipedia, the free encyclopedia
Kastaliaren iturria Delfosen dagoen iturburu bat da, lurrin haluzinagarriak isurtzen omen zituena, Delfoseko orakuluari etorkizuna aurresatea ahalbidetzen zioten amets eta ikuskariak eragiten zizkiotenak. Hau da elezahar ugarietako batek kontatzen duena, beste batzuetan, halako lurrin haluzinagarririk sekula izan ez zuela diote, baizik eta ur garbi eta gardenak.
Parnaso mendian zegoen, honen harkaitzetatik iturri ezberdinak eratzen zituzten zenbait iturburu isurtzen zirelarik. Oso antzinatik ezaguna den iturrietako bat Kastaliarena zen, Apolori sagaraturiko erramu basotxo batez inguratua zegoena. Elezaharrak eta mitologiak, Parnaso mendian, eta iturri honetatik gertu, jainkosa batzuk, kantu eta olerkaritzaren jainkosa txikiak zirenak, Musak, ur gardeneko lamiak ziren naiadeekin biltzen zirela diote. Bilera hauetan, Apolok lira jotzen zuen eta gainontzeko jainkosek dantza egiten zuten. Esaten zenez, jariatzen zen ura "ur hiztuna" zen, orakulu bat emateko gai zena. Hasieran, hala funtzionatu zuen, Apoloren Tenplua eraiki zen garaia arte, gaur egun, Delfos bezala ezagutzen den tokian. Baina iturri honek, ospetsu eta sakratu izaten jarraitu zuen, eta bertara jende asko joaten zen, arazteko asmoz.
K. a. I. mendean, Kastalia arroilaren horman, haitzulo iturri baten taila egin zen, hain zuzen ere, iturburu sakratua zegoen tokian bertan. 1881ean, Delfos zegoen tokian, indusketak modu sistematikoan egiten hasi ziren. Monumentu batzuk zaharberrituak izan ziren, horien artean, Kastaliaren iturria bera, gaur egun, bidaiariek asko bisitatzen dutena.
Kastaliaren iturria, Delfosen, Fedriadeen labarrean dagoena, Delfosera iristen ziren bidaiari guztiak euren ilea garbitzen geratzen ziren tokia zen, baita, Pitiar Jokoetako parte-hartzaileek, eta, bereziki, orakuluari kontsulta egitera zetozenek. Iturburu sakratuak elikatutako bi iturri kontserbatzen dira. Arkaikoak (K. a. VI. mendea) haitzurdinez estalitako aska bat du, eserlekuz inguratua. Iturri helenistiko edo erromatar bat ere badago, harkaitzean eginiko horma-hobiekin, botozko opariak jasotzeko.
Kastaliaren iturria, Delfoseko mito guztiak baino lehenagokoa da: iturriaren lehen zaindaria, Piton suge edo herensugea izan zen, Apolok, bere gordelekuaren ondoan hil zuena.
Kastaliako iturria, inspirazio putzu bihurtu zen, neurri batean, Pierideen iturriarekin nahastua izan delako.
AEBetako Tennessee estatuan, Castalian Springs ("Kastaliaren iturriak") izeneko hiri bat dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.