Kasai (ibaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kasai, Angolan, Cassai, erdialdeko Afrikako ibaia da, Kongoren adar nagusietako bat. 2.153 kilometroko luzera du.
Kasai (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta ur-laster |
Luzera | 2.272 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 10°57′37″S 19°18′56″E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 880.200 km² |
Arro hidrografikoa | Congo basin (en) |
Ur-emaria | 12.000 m³/s |
Bokalea () | Kongo |
Angolan du iturburua. Lehenik iparralderantz doa, eta muga egiten du Kongoko Errepublika Demokratikoarekin. Kongoko lurraldean sarturik, ibaiaren emaria asko handitzen da, 925.172 kilometro koadroko arroa drainatzen baitu (munduko handienetan 32.a). Fimi ibaiarekin elkartzen denetik aurrera Kwa izena ematen zaio. Kongo ibaira isurtzen da, Kwamouth herrian.
Kasairen arroan Afrikako oihan ekuatoriala dago, biodibertsitatean oso aberatsa. Ilebo hiriraino nabigagarria da.[1] Hiri horretaraino ferryak iristen dira Kinshasatik, eta puntu horretatik trenez joan daiteke Lubumbashiraino.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.