From Wikipedia, the free encyclopedia
Karrakak' bela biribileko itsasontzi handiak ziren, zeharbide luzeetan zama handiak garraiatzen espezializatuak.[1] XII. mendetik XVI. mendera arte karrakak egon ziren. Bere garaiko Europako ontzirik handienak izan ziren.
Oso estimatuak ziren portugaldar, veneziar eta genoarrek, eta gutxiago gaztelar eta aragoiarrek. Kantauri itsasoko ontzioletan oso karraka gutxi eraiki zituzten, denboraleetan portaera txarra zutelako. Bertan naoak hobesten zituzten.
XV. mendean, karrakaren oinarrizko konfigurazioak, zingo nabarmeneko krosko bat, masta bat eta lauki-formako bela handi bat zituen. Denboraren poderioz, aurrerapen esanguratsuak gehitzen joan ziren; horietako nagusia korasta lema sartzea izan zen, alboko lemen ordezko gisa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.