Irakasle Donostiako lehen ikastoletan eta idazle jubilatu ondoren From Wikipedia, the free encyclopedia
Karmele Esnal Zulaika (Orio, Gipuzkoa, 1932ko abenduaren 20a – Donostia, Gipuzkoa, 2012ko maiatzaren 30a[1]) irakaslea, ikastolen sustatzailea eta idazlea izan zen.
Karmele Esnal Zulaika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orio, 1932ko abenduaren 20a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2012ko maiatzaren 30a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta katedraduna |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Orion jaio eta bertan igaro zituen haurtzaroko lehen urteak. 1934 eta 1939 bitartean lehen letrak ikasi zituen bertan. Familia Donostiara aldatu zen bizi izatera eta bertan egin zituen Batxilergo ikasketak, Mariaren Lagundiko San Bartolome ikastetxean.[3] Ondoren, amaren aholkuak jarraituz maistraizateko ikasketak egin zituen bi urtez Gasteizko Irakasle Eskolan[4] eta hirugarrena Donostiako Ategorrietako Irakasle Eskolan.[5] Ordurako, hasia zen eskola partikularrak ematen eta 1953an Elbira Zipitria ezagutu eta berarekin ikasturte osoko praktikak egin zituen Alde Zaharreko ikastolan, goiz-arratsaldez, 1954ko uda bitartean. Bere ikastola sortzea erabaki zuen 1955ean Donostian Amara Zaharreko Pedro Egaña kalean zazpi ikaslerekin. 1958an Artzain Onaren plazara aldatu zuen Ikastola, etxebizitza batean alokatutako gela batera, ordurako 35 bat ikasle zituen, lehen hezkuntzako adin guztietakoak.. 1965an, Donostiako Santo Tomas Lizeoan hasi zen lanean. Ikastola horretan bertan, irakasle lanetan ez ezik, administrari, zuzendari eta idazkari lanetan ere aritu zen.
1960. urtean Jarrai antzerki taldean[6] aritu zen, Iñaki Beobide zuzendari zela, Xabier Lete, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Gurmendi eta beste askorekin batera.
Hamarkada horretan Zeruko Argia «Gazte naiz» sailean artikuluak argitaratu zituen, «Maribeltz» ezizenaz. Itzulpen lanak egin zituen Pan-pin aldizkarirako eta Arrate Irratian emakumeei buruzko irratsaioa egiten zuen astero.
1965ean, euskal udalekuak lehenengo aldiz antolatu zirenean Barrian (Araba), begirale lanetan aritu zen uda osoan. Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea sortzeko bileran parte izan zen eta ondoren mintzalagun izeneko programan parte hartzen zuen, euskaraz ikasten ari direnei laguntzen.
1998an Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen, eta Euskal Idazleen Elkarteak ohorezko bazkide.
1997an erretiroa hartu zuen. Donostian hil zen, 2012ko maiatzaren 30ean, 79 urte zituela.
Erretiroa hartu eta hainbat urteren buruan egindako lanaren ordaina hainbat sarirekin jaso zuen:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.