Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Karl Malden, (Chicago, Illinois, 1912ko martxoaren 22a - Brentwood, Los Angeles, 2009ko uztailaren 1a), Mladen George Sekulovich sortua, estatubatuar aktorea izan zen.
Karl Malden | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1912ko martxoaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua |
Heriotza | Brentwood (en) , 2009ko uztailaren 1a (97 urte) |
Hobiratze lekua | Westwood Village Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: eritasuna istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | DePaul University (en) Stella Adler Studio of Acting (en) |
Hizkuntzak | serbiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, film-zuzendaria eta aktorea |
Altuera | 185 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Westerna |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
karlmalden.com | |
|
Karl Maldenen aita Petar Sekulović serbiar siderugia langilea eta esne-saltzailea, eta ama berriz Minnie Sebera txekiar jostun eta aktorea izan ziren, Karl hiru semeetatik zaherrena izan zelarik. Chicagon jaio zen baina bost urte besterik ez zituela Indianako Gary herrira bizitzera joan ziren. Eskolan mutil ospetsua zen, institutoko saskibaloi taldeko izarra baitzen. Saskibaloi partida horietako batean bi aldizr sudurra puskatu eta harrezkero bere ibilbide osoan ezaugarri nagusietako bat izango zuen sudur desitxuratuarekin bizi izan da.
Eskola mailako zenbait antzezlanetan parte hartzen hasi zen. Graduazioaren ostean, eta bere aitaren urratsak jarraituz siderurgiaren alorrean lanean aritu zen lanean, baina bere lanarekin ez oso gustura egon ez, eta arte dramatikoa ikastera unibertsitatera joatea erabaki zuen. Han gerora bere emaztea izango zen Mona Greenberg ezagutu zuen. 1938an bikotea ezkondu eta bi alaba izan zituzten: Mila eta Carla.
1930. urte amaieran, antzerki aktore gisa Broadwayen arrakasta lortu zuen, eta geroago, 1940an bere lehenbiziko estreinaldi zinematografikoa egin zuen They knew what they wanted filmearekin. Bigarren Mundu Gerran parte hartu ostean, bere ibilbidearekin aurrera jarraitu zuen eta 1940ko hamarkada amaieran Elia Kazan zinema zuzendariaren Boomerang (1947) edo Kiss of Death (1947) bezalako filmetan ikusi ahal izan zen.
1950eko hamarkadan Karl Maldenen ibilbideak indar handia hartu zuen eta Otto Premingerren Where the Sidewalk Ends, Henry Kingen The Gunfighter, Alfred Hitchcocken I Confess edo Elia Kazan zuzendariaren A Streetcar Named Desire eta On the Waterfront bezalako filma garrantzitsuetan parte hartu zuen.
1960ko hamarkadako urteak artistaren ibilbidean arrakastatsuak izaten jarraitu zuten, nahiz eta aurreko hamarkadan baino garrantzia gutxiagoko filmetan parte hartu. Fear Strikes Out (1957), Pollyanna (1960), Birdman of Alcatraz (1962), How the West Was Won (1962) edo The Cincinnati Kid (1965) filmak antzeztu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.