From Wikipedia, the free encyclopedia
Kabwe 1 (Broken Hill burezurra edo Rhodesiako Gizona izenez ere ezaguna) Paleolito Ertaineko fosil bat da, Arthur Smith Woodwardek 1921ean Homo rhodesiensis fosilari esleitua. Gaur egun Homo heidelbergensisen sinonimotzat hartzen da[1].
Burezurra Broken Hilleko zink meatzean aurkitu zen, Ipar Rhodesian, gaur egun Zambia, 1921eko ekainaren 17an. Aurkitzaileak Tom Zwiglaar suitzar meatzaria eta izena gorde ez zen afrikar meatzari bat izan ziren[2]. Burezurraz gain, beste ale baten goiko baraila, sakro bat, tibia bat eta bi femur aurkitu ziren. Burezurrari "Rhodesiako Gizona" izena eman zitzaion garai hartan, baina gaur egun ohikoagoa da Broken Hill edo Kabwe izenak ematea.
Londresko Historia Naturalaren Museoan dago gordeta[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.