From Wikipedia, the free encyclopedia
Jurgi-Frederiko Prusiakoa (legezko izena alemanez: Georg Friedrich Ferdinand Prinz von Preußen), (Bremen 1976ko ekainak 10), Prusiako Errege Printzea, Alemaniako Printze Inperiala eta Hohenzollern dinastiaren nagusia 1994tik. Jurgi-Frederiko, Luis Fernando II.a Prusiakoa Printza (1944-1977) eta Donata Castell-Rüdenhausenekoa Kontesa eta Oldenburgoko etxeko Dukesaren seme bakarra da. Jurgi-Frederiko, eskolara, Bremen eta Oldenburgen joan zen, eta bere heziketa, Eskoziako Perth hiriko Glenalmond Collegen osatu zuen. Alemaniar armadan bi urteko soldadutza egin ondoren, Jurgi-Frederikok, enpresa zientziak ikasi zituen Technische Universität Bergakademie Freibergen.
Jurgi Frederiko Prusiakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bremen, 1976ko ekainaren 10a (48 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Familia | |
Aita | Prince Louis Ferdinand of Prussia |
Ama | Donata Countess of Castell-Rüdenhausen |
Ezkontidea(k) | Sophie, Princess of Prussia (en) (2011 - |
Seme-alabak | |
Leinua | Hohenzollern dinastia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Glenalmond College (en) Freiberg University of Mining and Technology (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | business manager (en) |
Jasotako sariak | |
Jurgi-Frederiko, bere aitona Luis Fernando Prusiakoaren oinordeko bihurtu zen Hohenzollern errege etxeko nagusi bezala, 1994an. Errege etxeko nagusi bezala, noiz behinka, Seine königliche Hoheit, der Prinz von Preußen ("Bere Errege Gorentasuna, Prusiako Printzea") tratamendua jasotzen du. Alemaniako legeak, ez du noblezia titulurik aurreikusten bere kode zibilean, eta, lege honen aurreko edozein titulu aristokratiko, hiritarraren abizenaren zatitzat hartzen da.
Alemaniako errege etxeko nagusi postua, bere osaba Frederiko Gilen eta Migelek leihatu zuten, lege aldarrikapen bat egin zutenak, emakume plebeioekin ezkondu izanagatik oinordekotza eskubideak galtzea, konstituzioaren aurkakoa eta diskriminatzailea zela argudiatuz.
Hasiera batean, bere osabek, Hechingeneko tokiko gorteak eta Stuttgarteko auzitegi nagusiak, 1997an euren alde egitea lortu zuten, titulu aristokratikoak mantentzeko, berdintasunean ezkondu behar izatea, ez morala zela esanez. Hala ere, Alemaniako Justizia Gorte Federalak, kasua auzitegietara itzuli zuen, kasu honetan, Jurgi-Frederikoren alde egin zutelarik, eskubide dinastikoak, neska plebeioekin ezkontzeagatik galtzea ez morala izanda ere, de fakto, biek, ezkontzaren aurretik, euren eskubide dinastikoei uko egin zietela argudiatuz. 2005eko urriak 19an, Jurgi-Frederiko, bere aitonaren oinordekotza eta dinastia eskubideen oinordeko izendatua izan zen, bere osabek eta Luis Fernando printzearen gainontzeko seme-alabek, prusiar heredentziaren zati bat jasotzeko eskubidea duten arren.
Mecklenburgo eta Hohenzollern etxeen artean 1442an lortutako Wittstockeko Hitzarmenaren ondorioz, badago, Jurgi-Frederiko, Mecklenburgo-Schwerin eta Mecklenburgo-Strelizeko Duke Handia tituluen oinordeko dela uste duenik ere, Jurgi Borwin Mecklenburgokoak aldarrikatutako postua dena. Oraingoz, Jurgi-Frederikok, ez du titulu hauen aldarrikapen publikorik egin. Jurgi-Frederiko, Orangeko Printzea tituluaren oinordekoa ere bada, Victoria I.a Erresuma Batukoaren oinordeko bezala, Ingalaterrako tronurako oinordekotza zerrendako 157. postuan dagoelarik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jurgi Frederiko Prusiakoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.