From Wikipedia, the free encyclopedia
Juno NASAren New Frontiers programako Jupiter planeta ikertzeko misio bat da. Jatorriz 2009ko ekainean jaurtitzeko asmoz 700 milioi dolar inguruko kostua izango zuela aurreikusi zen. Halere, NASAren murrizketek jaurtiketa 2011. urtera arte atzeratu zuten, Atlas V 551 suziriak jaurti zezan. Azkenean 2011ko ekainean jaurtia izan zen, eta bere bizialdi erabilgarrian zehar 1.100 milioi dolar inguruko kostua izango duela aurreikusi da.
Juno (espazio zunda) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Lockheed Martin Space (en) |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Aurrekoa | New Horizons |
Hurrengoa | OSIRIS-REx |
Orbital activity | 2016ko uztailaren 5a - |
Espazio jaurtiketa | 2011ko abuztuaren 5a |
Planetary flyby | 2013ko urriaren 9a |
Kudeatzailea | Jet Propulsion Laboratory |
Honen parte | New Frontiers programa |
Dimentsioak | 3,5 () × 3,5 () m |
Masa | 3.625 kg eta 1.593 kg |
Propulsatzailea | spacecraft solar array (en) (3) LEROS (en) |
2016ko uztailaren 5eko goizaldeko 03:54etan Jupiterrera iritsi eta hura orbitatzen hasi zen[1].
Behin Jupiter parera iritsita, haren orbita polarrean ezarri eta planetaren eguratsaren osaketa, grabitate-eremua eta magnetosfera polarra aztertuko ditu. Juno zundak Jupiterren sorrerari buruzko aztarnak bilatzen ere arituko da, planetak harkaitz nukleoak ere badituen, eguratsak urik baden eta zenbateko kopuruan, eta planetaren masaren banaketa ere arakatuko aztertuko ditu. Jupiterreko haize bortitzen jatorria ere ikertuko du, hauek 600 km/ord. abiaduretara iritsi baitaitezke.
Juno zundak bere barnean honako tresneria darama:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.