Julio[1][lower-alpha 1] Bizkaia ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean. Ezporogi udalerrian da.
Julio | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Zangozerria |
Udalerria | Ezporogi |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Julio |
Posta kodea | 31492 |
Herritarra | juliotar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°36′28″N 1°29′35″W |
Garaiera | 746 metro |
Distantzia | 58,0 km (Iruñetik) |
XX. mendean despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Nafarroako Gobernuko finka batara pasa ziren.
Bertako biztanleak juliotarrak ziren.
Izena
Julio toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Jurio (1534)
- Sulio (1679)
- Julio (1802)
- Julio (1930)
- Julio (1998)
Geografia
Julio Bizkaia ibarran dago, Ezporogi udal-barrutian, Oibar ibarrean, Zangozerria eskualdean, Nafarroa Garaia herrialdearen ekialdean.
Klima eta landaredia
Ezporogiko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.
Ezporogiko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.
Estazio meteorologikoa
Ezporogin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Oibar pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 23.0 | 28.0 | 29.0 | 36.0 | 39.0 | 41.0 | 41.0 | 40.0 | 31.0 | 25.0 | 19.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.8 | 11.1 | 14.7 | 16.2 | 20.9 | 26.1 | 29.7 | 29.5 | 25.2 | 19.4 | 12.9 | 9.4 | 18.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.7 | 9.7 | 11.2 | 15.3 | 19.6 | 22.5 | 22.5 | 19.0 | 14.4 | 9.1 | 6.0 | 13.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 2.3 | 4.6 | 6.2 | 9.7 | 13.1 | 15.3 | 15.6 | 12.8 | 9.5 | 5.3 | 2.5 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -11.0 | -8.0 | -10.0 | -2.0 | 1.0 | 5.0 | 7.0 | 6.0 | 4.0 | -1.0 | -7.0 | -10.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 50.1 | 48.6 | 47.1 | 73.6 | 57.9 | 47.4 | 28.9 | 30.7 | 57.2 | 77.2 | 57.3 | 68.12 | 654.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 44.0 | 43.4 | 47.5 | 54.0 | 56.0 | 88.5 | 31.0 | 68.0 | 75.5 | 66.5 | 43.1 | 58.0 | 88.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8.4 | 7.7 | 6.5 | 10.1 | 8.6 | 5.6 | 4.1 | 3.7 | 5.4 | 8.6 | 9.6 | 9.6 | 87.7 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.8 | 0.9 | 0.7 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.8 | 3.5 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
1845ean bi su egiten zituen, 19 biztanle 1852an, 17 biztanle 1887an, ez zen agertzen 1900 eta 1910eko izendegietan, bizi gabe agertzen zen 1920koan, 4 biztanle 1930ekoan, 1 1940koan, 1950ekoan bizi gabe, eta ez zen aipatzen 1960koetan. Nafarroako Baso Ondarekoa da; Sabaitza, Usunbeltz, Getadar, Arteta, Loia, Gardalain eta Irangoitirekin batera Ezporogiko finka osatzen du, 3465 Ha-koa (basoberritzeko larizio pinua, basoko pinua, haritza).
Berezitasun administratiboak izan zituen XIX. mendearen lehen erdira arte, jaurerria zelako. Oibar ibarreko Bizkaiako zazpi lekuetako bat zen 1802n; Mendinuetako maiorazkoaren jabetzakoa zen -Usunbeltz, Getadar eta Artetarekin batera-. 18 arimadun bi etxe besterik ez zituen orduan. Gobernua, hala ere, erregeordeena zen: ibarreko diputatuaren eta bertako errejidoreen mende zegoen, eta horiek herritarren artean aukeratzen ziren. 1835-1845eko udal-berrikuntzekin, Oibarko harana unitate administratibo gisa banatu zen, eta Julio udalerriaren parte izatera igaro zen, zeinak, zenbait eraldaketarekin, Ezporogi izena hartu zuen.
Oharrak
- /xúlio/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza lehengo silaban
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.