Gardalain
Bizkaia ibarreko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaia ibarreko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Gardalain[1][lower-alpha 1] Bizkaia ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean. Ezporogi udalerrian da.
Gardalain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Gardalaingo bizilagunak, Juan J. Recalderen bilduman | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Zangozerria |
Udalerria | Ezporogi |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Gardalain |
Posta kodea | 31492 |
Herritarra | gardalaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′13″N 1°26′47″W |
Garaiera | 691 metro |
Distantzia | 54,0 km (Iruñetik) |
XX. mendean despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Nafarroako Gobernuko finka batara pasa ziren.
Bertako biztanleak gardalaindarrak ziren.
Gardalain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Gardalain Bizkaia ibarran dago, Ezporogi udal-barrutian, Oibar ibarrean, Zangozerria eskualdean, Nafarroa Garaia herrialdearen ekialdean.
Ezporogiko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.
Ezporogiko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.
Ezporogin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Oibar pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 23.0 | 28.0 | 29.0 | 36.0 | 39.0 | 41.0 | 41.0 | 40.0 | 31.0 | 25.0 | 19.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.8 | 11.1 | 14.7 | 16.2 | 20.9 | 26.1 | 29.7 | 29.5 | 25.2 | 19.4 | 12.9 | 9.4 | 18.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.7 | 9.7 | 11.2 | 15.3 | 19.6 | 22.5 | 22.5 | 19.0 | 14.4 | 9.1 | 6.0 | 13.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 2.3 | 4.6 | 6.2 | 9.7 | 13.1 | 15.3 | 15.6 | 12.8 | 9.5 | 5.3 | 2.5 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -11.0 | -8.0 | -10.0 | -2.0 | 1.0 | 5.0 | 7.0 | 6.0 | 4.0 | -1.0 | -7.0 | -10.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 50.1 | 48.6 | 47.1 | 73.6 | 57.9 | 47.4 | 28.9 | 30.7 | 57.2 | 77.2 | 57.3 | 68.12 | 654.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 44.0 | 43.4 | 47.5 | 54.0 | 56.0 | 88.5 | 31.0 | 68.0 | 75.5 | 66.5 | 43.1 | 58.0 | 88.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8.4 | 7.7 | 6.5 | 10.1 | 8.6 | 5.6 | 4.1 | 3.7 | 5.4 | 8.6 | 9.6 | 9.6 | 87.7 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.8 | 0.9 | 0.7 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.8 | 3.5 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Bertan, aire zabaleko asentamendu primitibo bat aurkitu da, Eneolitiko-Brontzearen hondarrekin; bildutako laginen artean, trapezoide laua leuntzeko tresna erabilgarri bat nabarmentzen da.
1802an 33 biztanle zituen, 7 etxetan banatuta. Historia Akademiaren Hiztegiak honako hau zioen: «Oibar ibarreko Bizkaia izeneko lurra osatzen duten 7 herrietako bat da». Garai hartan Beorlegiko baroiaren jaurerria bazen ere, errege gisa gobernatzen zuen bere burua: diputatu bat zegoen buru, izan berria zenak izendatua, eta auzotarren artean aukeratutako errejidoreak.
1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da; beranduago bat egin zuen Moriones eta orduan Ezporogi izena zeramanekin eta harrezkero azken honen barruan dago. Azken hamarkadetan eskualdeak pairatu duen despopulazio-prozesu larriak eraginda, gaur egun herri hustua da; zehatzago esanda, Nafarroako Gobernuaren menpeko etxaldea da, Bizkaia ibar osoan biztanlerik gabe geratu ziren beste herrietan bezala.
59 biztanle zituen 1858an, 33 1887an, 54 1900ean, 44 1910ean, 43 1920an, 30 1930ean, 26 1950ean eta 9 1960an. Ez da ondorengo populazio-izendegietan agertzen. Sabaitza, Usunbeltz, Getadar, Julio, Arteta, Loia eta Irangoitirekin, Nafarroako Baso Ondareko Ezprogui finka osatzen du, 3465 Ha-koa (basoberritzeko larizio pinua eta basoko pinua, haritza).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.