Julian eta Basilisa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Julian eta Basilisa

Julian eta Basilisa santu kristauak eta martiriak dira (304an hilak). Senar-emazteen bikote izan ziren, eta tradizio batzuek Antiokiakoak izan zirela diote[1], baina martirologia katoliko berrienak Antinoen (Egipto) hildako martiriak direla dio, Dioklezianoren agintaldian, eta horregatik zehatzago ezagutzen dira Julian Antinoekoa eta Basilisa Antinoekoa izenekin.

Datu azkarrak Bizitza, Jarduerak ...
Julian eta Basilisa
Thumb
Bizitza
Jarduerak
Santutegia
Urtarrilaren 9
Itxi

Bikotearen biografia

Gaztetan, Julianek, kastitate-botoa eman baitzuen, ez zuen ezkondu nahi, baina gurasoek behartu zuten, eta azkenean emazte egokia aurkitu zuen, Basilisak ere asmo kasto bera baitzuen, eta beraz ezkondu ondoren ere eta bizitza osoan bere birjintasuna gorde zuten. Gainera, Basilisak emakumeentzako komentu bat sortu zuen. Julianek monje talde bat bildu eta monasterio bat sortu zuen. Bien etxea ospitale bihurtu zuten[2]. Horren ondorioz, Julian Antinoekoa Julian Ospitalegilea legendazkoarekin nahastu izan da[3], eta baita jatorri eta aroagatik, Julian Ziliziakoarekin[4].

Martiritza

Kondairak dio Dioklezianoaren kristauen kontrako jazarpenaren berria bikotearen hirira iritsi zenean, Basilisak errebelazioa izan zuela, bera sei hilabeteren buruan heriotza naturalez hilko zela, baina Julianek martiritza jasango zuela; eta hala gertatu omen zen[1].

Elizak Euskal Herrian

Zenbait eliza dira Euskal Herrian santu bikote honi eskainiak:

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.