From Wikipedia, the free encyclopedia
Jugurta (K.a. 160-K.a. 104) Numidiako erregea izan zen K.a. 116 eta K.a. 106 bitartean.
Jugurta | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zirta, K.a. 160 | ||
Herrialdea | Numidia | ||
Heriotza | Erroma, K.a. 104 (55/56 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: Ahuleria | ||
Familia | |||
Aita | Mastanabal | ||
Ezkontidea(k) | Bocchus' daughter (en) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Familia | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra eta subiranoa |
Masinisa K.a. 148an hil ondoren, honen oinordekoa bere seme Mizipsa izan zen. Garai hartan bere iloba Jugurta hain ospetsua zen Mizipsak Hispaniara bidali behar izan zuela, Jugurtak, egonaldi hau eragin handiko erromatarrekin harremanak izateko probestu zuelarik. Erromatarrak eroskerian oso erraz erortzen zirela ikusita, etorkizunean Jugurtak ahuldade hori probestu zuen. Eszipion Emilianorekin parte hartu zun Numantziako setioan hirugarren zeltiberiar gerran.
Mizipsa K.a. 118an hil zenean, erresuma bere bi semeak ziren Aderbal eta Hiempsal eta bere iloba Jugurtaren artean banatua izan zen. Berehala, Jugurtak Hiempsalen aurka borrokatu eta hil egin zuen. Jarraian Aderbalen aurka borrokatu zuen, garaitua izan zena eta Erromara ihes egin zuena laguntza bila. Erromatar ofizialak, agian erosiak, edo agian arazoa ahalik eta azkarren konpontzeko gogoz, Numidia bi zatitan banatu zuten, ekialdea Aderbalentzat eta mendebaldea Jugurtarentzat.
Jugurta ez zen ase erabaki honekin, eta K.a. 113an Aderbalen zatiko hiriburua zen Cirta inbaditu zuen, Erroma biziki haserretu zelarik, han finkatutako zenbait italiar merkatari hilak izan baitziren, Aderbal beraz gain. Erromak K.a. 111n derrigorrez parte hartu behar izan zuen Luzio Kalpurnio Bestia kontsul erromatarrak zuzendutako kanpaina labur batean. Jugurta errenditu egin zen, baina beretzat oso mesedegarria izan zen bake itun bat lortu zuen, beste behin, eroskeria bidez lortua izanaren susmoa zuena. Ondorioz, plebearen tribunoa zen Gaio Memmiok ikerketa bat bultzatu zuen, Iugurta beraren presentzia ere eskatuz, baina erositako beste tribuno bat zen Gaio Bebiok atzera bota zuen Memmioren ekimena. Jugurtak Erromara joan behar izan zuen, baina ez zen deklaratzera iritsi.
Gerra berriz hasia, Erromak Kinto Zezilio Metelo Numidiarra kontsula bidali zuen, amaigabea zirudien bost urteko kanpaina batean aritu zena K.a. 111 eta K.a. 106 bitartean. Gerraren norantzaz egonezinik, Meteloren ordezkari militarra zen Gaio Mario Erromara itzuli zen kontsulatua lortzeko asmoz, eta behin lortu ondoren, gerrara itzuli eta operazioen agintea hartu zuen. Zenbait garaipen garrantzitsuren ondoren, Gaio Mariok Bomilkarren adiskidetasuna lortu zuen, Jugurtaren amaren neba eta numidiar erregearen ordezkari militar garrantzitsuena zena, Jugurta tronutik kentzeko betebeharra emanaz, baina asmo hau agerian geratu zen, eta Jugurtak exekutatu egin zuen hau bere goardiaren artean nahigabea sortzen ari zen bitartean.
Mariok, orduan, bere legatua zen Luzio Kornelio Sila bidali zuen Jugurtari babesleak kentzeko. Silak Boko I.aren laguntza lortu zuen, baita Jugurta harrapatzea ere, kateaz kargaturik Erromara bidalia eta K.a. 104an exekutatua izan zena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.