From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Domingo Perón (Lobos, Buenos Aires, 1895eko urriaren 8a – Olivos, Buenos Aires, 1974ko uztailaren 1a) argentinar militar eta politikaria izan zen. Argentinako presidentea izan zen 1946–1955 eta 1973-1974 bitartean. Peronismoa sortu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, argentinarrek Europako eta AEBetako merkatuetan sartzeko aukera izan zuten. Horrela, Argentinako ekonomiak loraldi bat izan zuen Peronen agintaldian[1].
Juan Perón | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1973ko urriaren 12a - 1974ko uztailaren 1a ← Raúl Alberto Lastiri (mul) - María Estela Martínez de Perón →
1946ko ekainaren 4a - 1955eko irailaren 21a ← Edelmiro Julián Farrell (mul) - Eduardo Lonardi (mul) →
1944ko uztailaren 8a - 1945eko urriaren 10a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Domingo Perón | ||||||
Jaiotza | Lobos (en) , 1895eko urriaren 8a | ||||||
Herrialdea | Argentina | ||||||
Heriotza | Quinta presidencial de Olivos (en) , 1974ko uztailaren 1a (78 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Quinta 17 de Octubre (en) San Vicente Partido (en) | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: Fibrilazio bentrikularra | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Mario Tomás Perón | ||||||
Ama | Juana Sosa Toledo | ||||||
Ezkontidea(k) | Aurelia Gabriela Tizón de Perón (en) (1929ko urtarrilaren 5a - 1938) Eva Perón (1945 - 1952) María Estela Martínez de Perón (1961eko azaroaren 15a - 1974) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Nation Military College (en) | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | ofizierra eta politikaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Argentine Army (en) | ||||||
Gradua | teniente jeneral | ||||||
Parte hartutako gatazkak | 1930 Argentine coup (en) 1943 Argentine coup d'état (en) Bombing of Plaza de Mayo (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Justizialista | ||||||
Ezaguna da Peronen bigarren emazte María Eva Duarte Ibarguren euskal jatorrikoa zela. Izan ere, Peronek berak ere euskal jatorriko erroak zituen, birraitona Jean Dutey Dorre baigorriar gurasoen seme izan baitzen. Dorre, Ernautena edo Aintziburu deiturak agertzen dira haien genealogian.
1943. urtean Edelmiro Julián Farrell agintera eraman zuen estatu kolpea bultzatu zuen, eta Lan ministro eta lehendakariorde izan zen haren agindupean. 1946an Errepublikako presidente aukeratu zuten, eta diktadura ezarri zuen elizaren, armadaren, ezkerreko alderdi batzuen eta eskuin nazionalistako batzuen laguntzaz. 1955ean erbestera joan behar izan zuen elizarekin eta armadarekin izandako arazoen ondorioz. 1973an peronistek irabazi zituzten hauteskundeak, eta berriro hautatu zuten Perón errepublikako presidente.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Perón |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.