From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Jose Makazaga Mendiburu (Altza, Donostia, 1887 – Errenteria, 1963), Donostiako Altza auzoan jaio zen, eta nahiz eta bertsolaria ez izan, bertsolaritzaren inguruan lan handia egin zuen.
Juan Jose Makazaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altza, 1887 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Errenteria, 1963 (75/76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta argitaratzailea |
Inprimatzailea izan zen lanbidez, lehenik Ordizian eta 1926tik aurrera Errenterian. Errenteriako Makazaga moldiztegiko nagusia zen. Kanta paperez gain, "bertso-berri"z osatutako sortak ere kaleratu zituen. Garaiko bertsolari askoren lanak bere kabuz inprimarazi zituen, jatorrizko testua errespetatuz.[1]
1931 eta 1932 bitartean hiru orriko bertso aldizkaria argitaratu zuen astero, 14 hilabetetan zehar, "Bertsolariya" izenekoa. Bertsolariyak autore zahar eta berrien bertsoak zekartzan, Hegoaldekoak gehienbat, baina Iparraldekoak ere bai. Azkenean, 330 orrialdeko liburu bilakatu zen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.