politikari, ekintzaile kulturala From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Ignacio Uria Epelde (Azkoitia (Gipuzkoa), 1929ko ekainaren 30a-Ibidem, 2015eko maiatzaren 31a), abokatu, politikari, Azkoitiako alkate, erregeak izendutako senatari, Eusko Legebiltzarrak izendutako senatari, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Akademia Errariaren sustatzailea izan zen. Trantsizio urtetako politikan eragin handia izan zuen.[1] Oso hizlari ona zen.
Juan Ignacio Uria | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1984ko martxoaren 5a - 1986ko apirilaren 23a
1981eko ekainaren 30a - 1982ko abuztuaren 31
1976 - 1979 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Azkoitia, 1929ko ekainaren 30a | ||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Azkoitia, 2015eko maiatzaren 31 (85 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | abokatua, politikaria eta hizlaria | ||||||
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Akademia Erraria |
Oso giro ilustratuan jaio zen. Haren aita Trino Uria izan zen, Azkoitiako historialaria. Hiru seme-alaba ziren: Jose Antonio (apaiza) Pilar eta Libano. Maria Isabel Arizmendirekin ezkondu zen. Abokatua, euskal kultura ikertu zuen, bereziki historia eta literatura. Franco hil ondoren, Azkoitiko lehen alkatea izan zen (1976-1979). Bergaran sortutako alkateen mugimenduaren partaidea izan zen eta Autonomia Estatutuaren sortzeko prozesuan kolaboratu zuen. 1977 eta 1979 artean Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Presidentea, 1977an Juan Carlos I.a Espainiakoak aurkeztutako Espainiako senatarien zerrendan jaso zuten. Ondoren ere senataria izan zen baina Eusko Legebiltzarrak izendatuta (1981-1987).[2][3]
Kultura arloko ekintzailea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Akademia Errariaren sustatzailea izan zen. Bietan kolaborazio ugari plazaratu zituen. Herrien Europa Euskal Fundazioaren lehendakari ordea izan zen. Eusko Ikaskuntzaren partaidea izan zen ere bai. 2000. urtean Cristobal Balentziaga Fundazioaren batzordekide izendatu zuten. 2001etik 2006ra SER katearen kontseilari izan zen, azkenik.[4]
Azkoitiako Basarteko Gurutze Donearen Lekaimetxean hil zen, 85 urte zituelarik.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.