Juan Arce Mayora

gudari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Juan Arce Mayora (Valentzia, 1885ko abuztuaren 20a - ?) Espainiako Bigarren Errepublikaren alde jarri zen militarra izan zen. Gerra Zibilaren bitartean frankisten aurkako borrokan garrantzi handia izan zuen.[1] Valentzian jaioa, Gasteiztarra izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Juan Arce Mayora
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1885eko abuztuaren 20a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotzaezezaguna, ? ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Itxi

Biografia

Bigarren Errepublikaren garaian beste ofizialekin batera Unión Militar Republicana Antifascista (UMRA) sortu zuen.[2]

Errepublikaren aurka zeuden militarrek estatu kolpea eman zutenean Arce Teniente koronela zen. Madrilgo guduan, Errepublikako Armadaren 43. Brigada Mistoan, 1936ko azaroaren 26 arte, Extremadurako errepidearen aldeko sektorearen defentsan aritu zen.[3] Ondoren, penintsulako zentro aldean, Guadalajaran, 6. eta 9. Dibisioien aginduan egon zen.[4]. Handik Extremadurako frontera igaro zen, 37. Dibisioaren aginduan.[5] 1939ko hasieran Errepublikako Herri Armadaren Akademian zuzendaritzan zegoen.

Behin gerra galduta, Espainiatik alde egin behar izan zuen. Behin Frantzian han, berriro ere, gerrak harrapatu zuen. Orduan, lehendabizi, Euskal Gobernuaren Itsas Fusilarien 3. Batailoian agertzen da. Frantzia Askearen armadan enrolatu zen, han ere ofizial izanik, nazien aurka borrokatzeko. 1944. urtean Habanako aireportuan aurkitzen dugu, Mexikoko Mérida aldera joateko.[6] Ez dakigu noiz eta nola hil egin zen.[7] Haren biografiaren datu asko oso nahasiak dira eta ez dira ondo ezagutzen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.