José Ramón Elizondo
From Wikipedia, the free encyclopedia
José Ramón Elizondo (Oñati, 1942 - Donostia, 2020ko urriaren 24a) euskal sukaldaria zen, pintxo espezialitatean nabarmendua.
José Ramón Elizondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1942 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2020ko urriaren 24a (77/78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria |
Biografia

Gurasoen tabernan hasita, Luis Irizarren Zarauzko Euromar hoteleko sukaldaritza eskolan ikasteari ekin zion, Karlos Argiñano, Pedro Subijana, Ramón Roteta eta beste sukaldari batzuekin batera.
Donostiako gurasoen "Aloña" herentzian hartuta, pintxo modernoaren alorrean aitzindari izan zen[1], goi mailako euskal sukaldaritzako jakiak tabernako barran sartzearren. 1986ko irailaren 10ean Gros auzoan "Aloña Berri" taberna sortu zuen, Kontxi Bereziartua emaztea eta alabarekin batera [2].
Sariak
- 2006 Espainiako Sukaldaritza Saria
- 2006 Gourmet aldizkariaren pintxo taberna onena[2]
- 2005 Donostiako VII. Pintxo Lehiaketa[3].
- 1999 Donostiako I eta II. Pintxo Lehiaketa
- 2000 Valladolideko I. Pintxo Lehiaketaren pintxo abangoardistena[4]
Liburuak
- "Aloña. Sólo pintxos", Javier Urrozekin batera. Cre&Com. ISBN 978-84-611-3547-9[5][6].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.