Joseph Erlanger

From Wikipedia, the free encyclopedia

Joseph Erlanger

Joseph Erlanger (San Frantzisko, Ameriketako Estatu Batuak, 1874ko urtarrilaren 5a - Saint Louis (Missouri), Ameriketako Estatu Batuak, 1965eko abenduaren 5a) fisiologoa izan zen. 1944ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Herbert Spencer Gasserrekin batera, axoietan egin daitezkeen ekintza potentzialei buruz egiten duen lanagatik.

Alemaniar jatorriko judu familia batean jaio zen. Kimika ikasi zuen Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn eta Johns Hopkins Unibertsitateko Medikuntza Eskolan amaitu zituen ikasketak. Graduatu ondoren, unibertsitate hartako laborategian lan egin zuen.

1906an Wisconsin-Madisongo Unibertsitateko irakasle izendatu zuten eta 1910ean Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisengo irakasle. Unibertsitate honetako laborategian Herbert Spencer Gasser ezagutu zenuen. Bigarren Mundu Gerran, shockaren ondorioak ikertu zituzten. Ondoren, neuronak aztertu zituzten eta, axoiei buruz egindako aurkikuntzekin, Nobel Saria irabazi zuten.


Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.