Josep Vicent Egea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Josep Vicent Egea Insa (Concentaina, Alacant, 1961eko ekainaren 3a -) Euskal Herriko musikagilea da, Alacanten jaioa.[1]
Josep Vicent Egea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Vicente Egea Insa |
Jaiotza | Cocentaina, 1961eko ekainaren 3a (63 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria eta musikologoa |
Biografia
Lehen ikasketak Donostiako Kontserbatorioan egin zituen, eta ondoren Londres eta New Yorken osatu zituen. Orkestra eta Abesbatza Zuzendaritza landu ditu gehienbat ikasketetan. Pablo Sarasate, Hilarion Eslaba eta Jesús Guridi Kontserbatorioetan eta Galiziako Goi Ikasketa Musikalen Eskolan irakasle izan da, eta Madrilgo Reina Sofía Musikako Goi Eskolan ikasketaburu aritu zen 1993. eta 1994. urteetan.
Pirinioetako Ganbera Taldearen zuzendari izan da, eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin ere aritu izan da zuzendari-laguntzaile modura. Iruñeko Musikagile Taldearen sorkuntza-lanetan ibili da, Eusko Ikaskuntzako kide da, eta Iruñeko La Pamplonesa musika banda zuzendu du. Hainbat sari eskuratu ditu.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.