euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseba Zulaika Irureta (Itziar, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 24a-) antropologoa eta euskal idazle eta ikertzailea da.
Joseba Zulaika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Itziar, 1948ko martxoaren 24a (76 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Memorial University of Newfoundland (en) 1977) Arte-masterra Princetongo Unibertsitatea 1982) Doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Imanol Murua Uria |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta antropologoa |
Enplegatzailea(k) | Center for Basque Studies Nevadako Unibertsitatea Renon (1984 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nevada Renoko Unibertsitatean lanean ibili izan da Center for Basque Studies delakoan.
Deustuko Unibertsitatean filosofian lizentziatu zen, eta AEBetako Princetongo Unibertsitatean doktoregoa lortu zuen antropologiaz. Gaur egun, Basque Studies Programeko zuzendari da eta Antropologia eta Euskal Kulturako eskolak ematen ditu Renoko Unibertsitatean (Nevada).
Imanol Muruaren tesi-zuzendaria izan zen Txema Ramírez de la Piscinarekin, ETAren jardun armatuaren bukaeraren azterketa egin zuten hor ("The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors").[1] Bake-prozesuaz 2015an Muruak argitaratuko zuen Ekarri armak liburu arrakastatsuaren abiapuntua izango zena.
Hauek dira Zulaikak argitaratu dituen lan nagusiak: Ehiztariaren erotika (1990), La violencia vasca: metáfora y sacramento (1990), Caza, símbolo y eros (1992), Migración, etnicidad y etnonacionalismo (elkarlanean, 1996), Del cromañón al carnaval (1996), Crónica de una seducción: el Museo Guggenheim de Bilbao (1997) eta Vieja luna de Bilbao: crónicas de mi generación (2014)
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.