From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseba Arregi Erostarbe "Fitipaldi" (Oñati, 1946ko martxoaren 27a) ETA erakunde ohiaren militante historikoa da. Taldearen zuzendaritzaren parte, 1992an Bidarteko operazioan atxilotua izan zen. 2018an bere ekintzen ondorioz izandako biktimeei barkamena eskatu zien. 2023an, nahiz eta Martuteneko espetxean zegoenean hirugarren gradua bi aldiz eman, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Arregi 77 urte zituelarik, berriro ere espetxeratu zuten. Une horretan 31 urte espetxeratua zeraman.[1] Azken urtetan idazle lanetan aritu da. 2024ko irailan behik betiko kaleratu zuten.
Joseba Arregi Erostarbe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1946ko martxoaren 27a (78 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Izengoitia(k) | Fitipaldi |
Fitipaldi izena automobilak gidatzeko zuen abileziari esker eman zioten. Dirudienez, 1970ean ETA erakundean sartu zen. 1976an Iparraldera ihes egin zuen. 1987ko abenduan Frantziako poliziak kontrol batean atzeman zuen, Senperen, automobilean 1.500 amonal kilo zeramanean baina ihes egitea lortu zuen.
Espainako poliziaren arabera, 1986 eta 1992 artean, ETAren zuzendaritza zen Artapalo kolektiboaren parte izan zen. Kolektibo horretan beste militante hauek omen zeuden: Francisco Mujika Garmendia Pakito, José Luis Álvarez Santacristina Txelis eta Joseba Arregi Erostarbe bera. Kolektiboa 1992ko martxoaren 29n Bidarten atxilotua izan zen. Polizien ustez, Arregi lehergailuen aditua zen. Hori zela eta, Arregiri lehergailuez egindako atentatu askoren ardura ezarri zioten: Hipercorreko atentatua, 1987ko ekainaren 19an, Zaragozako kuartel-etxearen aurkako atentatua, 1987ko abenduaren 11an...
Zortzi urteko espetxe-zigorra bete zuen Frantzian, eta 2000ko azaroaren 20an Espainiaratu zuten. Auzitegi Nazionalak 2354 urteko espetxe-zigorra ezarri zion, eta Villenako espetxean sartu zuten. ETAko preso zaharrenetako bat da. 2018an barkamena eskatu zien biktimei, 2019an Villabonako espetxera (Asturias) lekualdatzeko aurretiazko urrats gisa. 2020an, indarkeria erabiltzearen aurka agertu ondoren, Martuteneko espetxera (Donostian) eramatea onartu zen. Lakuako Gobernuko Justizia Sailak hirugarren graduan sailkatzea onartu zuen, baina Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, sistematikoki egiten ari zen bezala, helegitea jarri zuen erabaki horren aurka eta epaitegi bereziak onartu egin zuen. Ondorioz, hirugarren gradua eten eta espetxera itzuli behar izan zuen 77 urteko oñatiarrak. 2019an zigorraren hiru laurden bete izana.[2][3]
Azkenik, 2024ko irailan kaleratu zuten behin-betiko, 32 urte eta erdi kartzelan eman ondoren. Kalera itzuli den preso beteranoena da duda izpirik gabe.[4]
Etxeratek ohartarazi zuenez, hainbeste urteko espetxealdiaren ondorioz «multipatologia» asko ditu. Zigorraren hiru laurdenak 2019ko ekainean bete zituen eta frantziar Estatuan preso egin zituen 10 urteak aintzat hartu izan balizkiote «badira urte batzuk aske egon beharko zuela».
Margolaria, erakusketa bat egin zuen Oñatin, bere jaioterrian, eta baita ere, Frantzian preso zegoelarik.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.