XIX. mendeko idazle, politikari eta enpresaburua, Casa Torreko VII. markesa From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Maria Lizana de la Hormaza (Durango, 1843ko maiatzaren 28a – Anberes, 1911ko uztailaren 23a), Casa Torreko VII. markesa, bizkaitar politikari kontserbador eta idazlea izan zen.[1] Madrilgo Unibertsitatean zuzenbidea ikasi arren, kazetaritzari ekin zion, El Noticiero Bilbaíno eta La Juventud Católica de Bilbao egunkarietan.
Jose Maria Lizana | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jose Maria de Lizana y de la Hormaza | ||||
Jaiotza | Durango, 1843ko maiatzaren 28a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Anberes, 1911ko uztailaren 23a (68 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, enpresaburua eta kazetaria | ||||
Kidetza | Historiaren Errege Akademia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Unión Liberal |
Unión Liberal alderdiaren kidea, 1890 eta 1891 artean Bilboko alkatea izan zen. 1891 eta 1911 artean diputatu hautatu zuten.
Enpresaburu gisa, Durangaldean industria-elkarte berriak sortu edo haietan parte hartu zuen, hala nola Peñaflor meatzari-konpainia, Vediako paper-fabrika, La Flecha iltze mekanikoen enpresa, Vediako Electra eta Euskariako edo Zornotzako torloju-fabrika.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.