From Wikipedia, the free encyclopedia
Joséphine Pencalet (Douarnenez, 1886ko abuztuaren 18a - 1972ko uztailaren 13a) bretainiar langilea izan zen. Sardina kontserberen greban parte hartu zuen Douarnenezen 1924an eta 1925ean udal hautetsi aukeratu zuten Frantziako Alderdi Komunistaren zerrendan. Bere hautaketa bertan behera utzi zuen Frantziako Estatu Kontseiluak, garai horretan emakumeak ezin zirelako izan hautagai edo hautaketa prozesuetan parte hartu. Udal kontseilu baterako hautatu zuten lehen bretainiarra izan zen.
Joséphine Pencalet | |||
---|---|---|---|
1925eko maiatzaren 3a - 1925eko azaroa | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Joséphine Marie Pencalet | ||
Jaiotza | Douarnenez, 1886ko abuztuaren 10a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Douarnenez, 1972ko uztailaren 13a (85 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | sardine cannery worker (en) , politikaria eta sindikalista | ||
Enplegatzailea(k) | Connétable (en) | ||
Kidetza | Frantziako Alderdi Komunista |
Joséphine Pencalet arrantzale familia handi batean jaio zen. Eskolara joan zen Quimperléko internatu katoliko batean. Bere gurasoak ados ez baziren ere, Léon Leray tren-gidariarekin ezkodu zen Argenteuilen 1908an. Bikotea Paris inguruan instalatu zen, eta bertan lanean egon zen etxeko langile gisa hainbat urtez. Pencalet 1919an alargundu zen, eta Dournenezera itzuli zen 1910 eta 1918an jaiotako bere bi umeekin. Chancerelle kontserberan hasi zen lanean[1][oh 1]. Penn Sardineko greba mugimenduan hartu zuen parte 1924ko azarotik 1925eko urtarrila bitarte. Douarnenezeko Metalaren Sindikatuko idazkari-orde izan zen, Confédération Générale du Travail Unitaire (CGTU) sindikatuaren afiliatua.
1925eko udal hauteskundetan Frantziako Alderdi Komunista, Moskutik agindua jaso zuen emakumeak ere hautagai aurkezteko, ez baitzuten eskubiderik hautatuak izateko ez eta hauteskundetan parte hartzeko[2]. Laugarren aurkeztu zen Daniel Le Flanchec alkate komunistaren zerrendan[oh 2]. 1925eko maiatzaren 3an egin ziren hauteskundetan lehen itzulian aukeratu zuten, 1.283 botorekin[3]. Zerrendako 27 hautagaietatik 25 hautatu zituzten. Lehen emakume bretainiarra izan zen udal kontseilu batean, Frantziako Alderdi Komunistak beste 10 emakume ordezkari izan zituen hauteskundeetan.
Sei hilabete beranduago Estatu Kontseiluak hautaketak ezeztatu zuen, emakume bat zela argudiatuz. Alderdi Komunistak ez zuen gaiaren inguruko protestarik antolatu, nahiz eta bere hautaketaren inguruan egin zuten propaganda handia izan. Pencalet bere lanera itzuli zen, langile anonimo gisa, eta "bere pentsaera politiko eta sozialak mantendu zituen, nahiz eta bera erabili zuen sistemarekiko gorrotoz betea"[4].
Anne Gouérouk dokumental bat egin zuen bere bizitzari buruz. Douarnenez, Quimper, Pluguffan eta Bresten bere izena daramaten kaleak daude[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.