politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
José Montilla Aguilera (Iznájar, Kordoba, Espainia, 1955ko urtarrilaren 15a - ) politikari kataluniarra da, Kataluniako Generalitateko presidente ohia eta PSCko idazkari nagusia izandakoa.
16 urte zituela, Kataluniara migratu zuen familiarekin eta Sant Joan Despin (Baix Llobregat) ezarri zuen bere bizilekua. Ezkonduta dago eta 5 seme-alaba ditu. Ekonomia eta Zuzenbideko ikasketak ditu. Ogibidez, Administrazio Publikoko funtzionarioa da.
Udaletan izan duen esperientzia 1979an hasi zuen, Sant Joan Despiko Udaletxean. 1985ean, Cornella de Llobregat-eko udalerriko alkate bihurtu zen eta 19 urtez gehiengo osoarekin gobernatu zuen udala. 2003ko uztailetik, Bartzelonako Diputazioko buru izan da. Beranduago, Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritzako ministro izendatu ondoren, tokiko administrazioan zituen kargu guztiak utzi zituen 2004ko apirilean. 2006ko abuztuan, Ministeritzaren kargua utzi zion, bere alderdikide den Joan Clos-eri, Generalitateko buru bihurtzeko.
PSCko idazkari nagusi gisa eta PSOEko Exekutibako kide bezala dituen betebeharrak bateratu izan ditu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Montilla |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.