politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Gardoki Jarabeitia Bizkaiko itsasgizona (Bilbo, 1755 – Manila, Filipinak, 1816). Oso gazte zela hasi zen itsas armadan eta teniente kargua eskuratu zuen Mantxako kanalean ontzi ingelesen aurka aritu ondoren (1779). 1782. urtean berriro ere ingelesen aurka Gibraltarko itsasartean borrokatu ondoren, Magallaes itsasartera jo zuen bertako kostaldeko planoak zehazteko asmoz. Berriro Europara itzulirik, Bresten egon zen 1802. urtean Ingalaterrarekin bakea izenpetu zen arte. 1803an Cadizko itsas departamentuko gobernari nagusi izendatu zuten. 1805. urtean, Trafalgarko itsas guduan parte hartu zuen, Santa Ana ontziko buru zela, eta zauri larriak izan zituen. Napoleonen aurkako gerran borrokatu ondoren, Habanako Armategiko buruzagi izan zen 1810-1813 bitartean eta Filipinetako Itsas komandante eta kapitain nagusi izendatu zuten ondoren.
Jose Gardoki | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | José Ramón de Gardoqui y Jaraveitia | ||
Jaiotza | Bilbo, 1755 | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Manila, 1816 (60/61 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta itsas ofiziala | ||
Jasotako sariak |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.