Historialaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Jon Gregori Irazabal Agirre (Iurreta, 1960ko abuztuaren 23a - Galdakao, 2024ko abuztuaren 22a) historialaria eta kultur eragilea, Durangoko Azokako zuzendaria hogei bat urtetan izan zen. Irazabalek memoria historikoa eta, batez ere, Durangaldeko bonbardaketa ikertu zuen sakon.[1][2][3]
Jon Irazabal Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iurreta, 1960ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Galdakao, 2024ko abuztuaren 22a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gerediaga Elkartea Durangoko Azoka |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Iurretan jaioa, 17 urtez Gerediaga Elkartean sartu zen. Bertan denetik egitea egokitu zitzaion, baina, batik bat, Euskal Liburu eta Disko Azokaren zuzendari kargua hartutakoan. Azokara antolatze alde, pertsona bat liberatzea erabaki zuen Gerediaga elkarteak 1980an, eta Irazabali proposatu zioten. 1982az geroztik, egun osoz aritu zen horretan. 1982an liberatu zutenean, hain zuzen, Gerediaga elkartea berrantolatzea izan zuen lehen lana Irazabalek. Haren ekarpenari esker, elkarteak aurrera egitea erabaki zuten 1986ko batzar batean. Guztira 34 urte eman zituen elkartean lanean. Horietarik 30 kudeatzaile gisa (2018ra arte), eta ia beste horrenbeste Durangoko Azokako zuzendari gisa. 2009ean Aiert Goenagari eman zion erreleboa Azokan. 2012an Durangoko Azokan eskaini zuten Ahaztera kondenatutako bertso eta hitzak ikuskizuna zuzendu zuen.[2]
Oroimen historikoa, historia, ohiturak eta Durangaldeko kulturarekin zerikusia duen guztia aztertu zuen argitaratu zituen hainbat lanetan. Era berean, 1937ko Durangoren aurkako bonbardaketa faxista gehien aztertu duen pertsona izan da Irazabal.[4] Sabino Arana Fundazioa elkarlanean aritu zen ere bai.[1]
Liburu eta liburuxka asko idatzi ditu Durangaldeko historiari buruz eta guztiak, berak sustatutako Durangaldeko Dokumentategian kontsultatu daitezke. Izan ere, Gerediaga Elkarteak gordetzen dituen Durangerriari buruzko paper, eskuizkribu, dokumentu, objetu, liburu, liburuxka eta argazkien bildumari berak eman zion hasiera.[5]
Hamar liburu plazaratu zituen. Ezagunenak:[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.