Jon Gerediaga

euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia

Jon Gerediaga Goitia (Bilbo,1975) euskal poeta eta antzerkigilea da. F.T.I.-Antzerkiola Imaginarioko taldekidea izan da, eta hainbat antzezlanen gidoiak prestatzeaz arduratu izan da. Antropologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) eta Leiden Universiteit-ean (Herbehereak). Doktore gradua lortu zuen 2011an, Patxi Lanceros filosofoaren gidaritzapean Txileko maputxeen sinbologia eta espiritualtasunari buruzko tesia defendatuz (Drama y Símbolo en la espiritualidad Mapuche). 2003 urteaz geroztik filosofia irakasle bezala egiten du lan Lauro Ikastolan.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Jon Gerediaga
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1975 (49/50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 668
Itxi

Poesia

  • Fitola balba, karpuki tui (2004, Pamiela)
  • Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007, Pamiela)
  • Zentauro-hankak (2012, Pamiela)
  • Argia, Lurra, Zuhaitza, Zerua (2015, Pamiela)
  • La luz, la tierra, el árbol, el cielo (2017, Pamiela)
  • Urtaroak eta zeinuak (2019, Pamiela)[1]
  • Natura berriak (2020, Pamiela)
  • Nuevas Naturalezas (2021 Pre-textos)
  • Zeru-lurren liburua (Elkar, 2023)

Antzerkia

  • 8 Olivettis Poéticos (F.T.I.-Askoren artean), (2001, Hiru).
  • 8 Olivetti Poetiko (F.T.I.-Askoren artean), (2007, Artezblai).
  • Caja XXI Kutxa (F.T.I.-Askoren artean).
  • La niña que sueña lunas también se mea en la cama (F.T.I.).
  • Mundopolski (F.T.I.-Askoren artean), (2007, Artezblai).
  • Kaputen kanta (F.T.I.-Askoren artean).
  • Yuri Sam. Otoitza. (F.T.I.), (2007, Artezblai).
  • Au Revoir, Triunfadoreak! (F.T.I-Askoren artean), (2007, Artezblai).
  • Babiloniako Loreak (F.T.I-Antzerkiola Imaginarioa).
  • Etxekoak (Huts Teatro).
  • Dama (Susa, 2021).

Sariak

  • 2008ko Espainiako Kritikarien Elkartearen saria eskuratu zuen, Jainkoa harrapatzeko tranpa liburuagatik.
  • 2015eko Lauaxeta Saria eskuratu zuen Argia, Lurra, Zuhaitza, Zerua liburuagatik.[2]
  • 2020ko Xabier Lete nazioarteko poesia saria, Natura berriak lanagatik. [3]
  • 2020ko Espainiako Kritikarien Elkartearen saria eskuratu zuen, Natura berriak liburugatik.
  • 2020ko Lauaxeta saria eskuratu zuen Natura berriak lanagatik.
  • 2024ko Euskarazko Literaturaren Euskadi Saria, Zeru-lurren liburua poesia liburuagatik (Elkar).[4]

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.