politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jon Buesa Blanco politikari arabarra da.
Jon Buesa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Familia | |||
Haurrideak | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Eusko Alderdi Jeltzalea alderdiko politikaria da. Ikasketaz zuzenbidean lizentziatua.
1976an obretarako Arabako Foru Aldundiaren ingeniaria zen[1].
1995 eta 1999 urteen artean Arabako Batzar Nagusietako batzarkide izan zen. Nekazaritza batzordean, Kultura batzordean eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen batzordeetan bokala izan zen. Aldi berean, EAJ alderdiaren bozeramailea izan zen Arabako Batzar Nagusietan.
Eusko Jaurlaritzako Uren zuzendaria izan zen 1999tik 2001 urterarte[2][3].
2004 urtean Bilboko Portuaren Agintzaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izan zen Eusko Jaurlaritzaren ordezkari moduan.
Arabako Arkaia herrian erromatar garaiko Suestatium hiriaren aztarnategian 1976 urtean egindako indusketa lanetan Bako erromatar jainkoaren irudi bat aurkitu zen. II. mendekoa da pieza. Zortzi zentimetroko zabalera eta hamabiko garaiera du. Pieza hau desagertuta egon zen 46 urtez[4].
El Correo egunkariak 2022ko urtarrilean ateratako artikulu baten harira, ikerketa suspertu zen.Jakina zen artelana bere ardurapean izan zuen azken pertsona Buesa zela, aldundiko ingeniaria zen garaian. Arabako Foru Aldundiak salaketa jartzea erabaki zuen, eta Buesa deklaratzera deitu zuen epaileak. Orduan esan zuenez, berak zuen artelana kopia bat zen, eta ez zekien benetako pieza non zegoen. Azkenik, 2022ko maiatzean, itzuli egin zuen berak zuela aitortuta[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.