From Wikipedia, the free encyclopedia
John Neumeier (Milwaukee, Wisconsin, 1939ko otsailaren 24a) estatubatuar dantzaria eta koreografoa da. Dantza klasikoa Estatu Batuetan ikasi zuen, eta ondoren Londresen egon zen Vera Volkovarekin. Neumeierren karreraren zati nagusia ordea, bai dantzari gisa bai koreografo gisa, Alemanian igaro da: Stuttgart, Frankfurt eta Hanburgon. Azken hiri horretako operako balleta zuzendu zuen. Gaur egun, koreografoa da, eta dantza klasikoaren eragin handia du. Ballet handien berrirakurketa egin du (Intxaur kraskailua, 1971; Romeo eta Julieta, 1971). Pertsonaia mitikoak ere landu ditu (Vaslaw, 1979; Peer Gynt, 1989). Halaber, sentiberatasun handiz hurbildu da Mahlerren (Hirugarren sinfonia, 1976) eta Bachen (Pasioa San Mateoren arabera, 1981; Magnificat, 1987) lanetara.
John Neumeier | |||
---|---|---|---|
1996 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Milwaukee, 1939ko otsailaren 24a (85 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Alemania | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Marquette University (en) Royal Ballet School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Irakaslea(k) | John Cranko (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | koreografoa, ballet-irakaslea, ballet dantzaria, film-zuzendaria, gidoilaria eta dantzaria | ||
Enplegatzailea(k) | Hanburgoko Estatu Opera | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia | ||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.