euskal hizkuntzalaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Joakin Gorrotxategi Txurruka[1] —erdal testuetan, Joaquín María Gorrochategui Churruca— (Eibar, Gipuzkoa 1953ko abuztuaren 17a) euskararen historian espezializatutako euskalaria da, eta bereziki aitzineuskara eta Antzinateko euskarak ikertzen nabarmendu da. Filologia Klasikoan doktorea (Salamancako Unibertsitatea), Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Indoeuropar Linguistikako katedraduna eta EHUren Antzinaroko Zientzien Institutuko burua da. Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an.[1]
Joakin Gorrotxategi | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1953ko abuztuaren 17a (71 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Real Academia Española |
1982an Salamancako Unibertsitatean Hizkuntzalaritza Klasikoaren ikasketak bukatu zituen, Koldo Mitxelenak zuzendutako Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania en relación con la de las zonas vecinas tesia argitaratuz. Gero, Frantzian (Tolosan) eta Alemanian (Bonnen) ikasi zuen. Jean-Baptiste Orpustanek bere lana goraipatu zuen.[2]
Euskaltzaindiaren eta Jakiunderen kidea,[3] Iruña-Veleiako grafitoak berraztertu zituen batzordean izan zen.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.