poloniar xakelaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Joanna Dworakowska (Varsovia, 1978ko urriaren 21a – ibidem, 2024ko apirilaren 13a) poloniar xakelaria izan zen[1].
Joanna Dworakowska | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Varsovia, 1978ko urriaren 21a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | Varsovia, 2024ko apirilaren 13a (45 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
1993an lortu zuen lehen arrakasta, Poloniako Xake Txapelketa irabazi zuenean 20 urte azpiko emakumeen kategorian. Urte berean egin zuen debuta Poloniako Xake Txapelketan emakumezkoen kategoria orokorrean. Guztira, urrezko hiru domina (1997, 1998, 2001), zilarrezko hiru (1995, 2000, 2003) eta brontzezko bat (2006) irabazi zituen txapelketa horretan.
1997an emakumezko maisu handi bihurtu zen eta 2002an nazioarteko maisu[2].
2004an, zilarrezko domina irabazi zuen Istanbuleko Emakume Ikasleen Munduko Xake Txapelketan[3].
Hainbat urtez Poloniako emakumezkoen taldeko kidea izan zen. 2002an talde honek hirugarren postua lortu zuen Xake Olinpiadan[4], 2005ean Europako Taldekako Txapelketa irabazi zuen[5], eta 2007an bigarren postua lortu zuen txapelketa berean[6].
2024ko apirilaren 13an hil zen, 45 urte zituela[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.