From Wikipedia, the free encyclopedia
Joan Wallach Scott ( Brooklyn, New York, 1941ko abenduaren 18 ) historialaria da. Frantziako zein Amerikako historian aditua, emakumeen historia alorrean ekarpen garrantzitsuak egin ditu.
Joan Wallach Scott | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1941eko abenduaren 18a (82 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Donald M. Scott (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Brandeis University (en) 1962) Artean graduatu |
Tesi zuzendaria | Charles Tilly (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, unibertsitateko irakaslea, labor historian (en) eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Johns Hopkins Unibertsitatea Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea Rutgers Unibertsitatea Northwestern Unibertsitatea Utrechteko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Joan Wallach Scott, Brooklyn-en (New York) jaio zen. Bere gurasoak Lottie Tannenbaum-en eta Sam Wallach-en, bigarren hezkuntzako irakasleak ziren. Eli Wallach aktorearen (bere aitaren anaia) iloba da. Bere familia judua zen eta aita Poloniako Dolinan jaio zen. [1][2]
1962an Brandeis Unibertsitatean lizentziatu zen eta Wisconsin-Madison Unibertsitatean doktore titulua lortu zuen 1969an. Harold F. Linder Katedra du Princenton-eko ( New Jersey) Ikerketa Aurreratuen Institutuan (Institute for Advanced Study).[3]
Bere argitalpen aipagarrienen artean, Generoa: kategoria erabilgarria analisi historikoan (Gender: A Useful Category of Historical Analysis) artikulua dago, 1986an argitaratua American Historical Review-n eta generoaren historian funtsezkotzat jotakoa: [4][5]
« | Gizonaren eta emakumearen arteko oposizioa problematikoa dela esaten badugu, testuinguruaren arabera definitua eta behin eta berriz eratua, etengabe galdetu behar diogu geure buruari zer dagoen jokoan generoa aipatzen duten ploklametan edo eztabaidetan, beren jarrerak azaltzeko edo justifikatzeko, baina baita generoaren ulermen inplizitua nola aipatzen eta birkokatzen den ere. | » |
—Joan W. Scott |
Bere ustez generoa azterketarako kategoria baliagarria da, sexua eta sexu-desberdintasuna ulertzeko moduak historizatzera behartzen gaituelako. "Genero-hizkuntza" · ezin da hiztegietan kodetu, eta haren esanahiak ere ezin dira erraz aurresuposatu edo itzuli. Ez da mugatzen magnitude ezagun batera, maskulinoa edo femeninoa, ar edo emea. Bere esanahi partikularrak dira, hain zuzen ere, aztertzen diren materialetatik atera behar direnak. Generoa esanahi horiek nola ezartzen diren, zer inplikatzen duten eta zer testuingurutan ezartzen diren jakiteko galdera irekia denean, azterketarako kategoria baliagarria izaten jarraitzen du, kritikoa delako.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.