filosofo espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Joan Luis Vives[1] (latinez: Ioannes Lodovicus Vives; valentzieraz: Joan Lluís Vives; Valentzia, Aragoiko Koroa, 1492ko martxoaren 6a - Brujas, 1540ko maiatzaren 6a) Pizkundeko humanista eta filosofo handienetako bat izan zen.
Joan Luis Vives | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1492ko martxoaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Brujas, 1540ko maiatzaren 6a (egutegi gregorianoa) (48 urte) |
Hobiratze lekua | St. Donatian's Cathedral (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Margarita Valldaura (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Valentziako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Gaspar Lax (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, pedagogoa, Errenazimenduko humanista, unibertsitateko irakaslea eta irakaslea |
Lantokia(k) | Hegoaldeko Herbehereak |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea |
Mugimendua | humanismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Hamazazpi urte zituela Espainiatik ihes egin behar izan zuen, bere jatorri judua zela eta, Inkisizioak esetsirik. 1509-1512 bitartean Parisen ikasi ondoren, 1519an Lovainako irakasle izendatu zuten. Ingalaterrako Henrike VIII.ak deitu zuen Galesko Margarita printzesaren irakasle izan zedin, eta egonaldi hartan Oxforden ere irakatsi zuen. 1527an, alabaina, sei asteko kartzelaldia jasan zuen erregearen dibortzioaren aurka azaldu zelako. Handik aurrera Brujasen hartu zuen bizilekua.
Bere obra guztia latinez idatzia da. Sorbonan ezagutu zituen azken eskolastikaren metodoak kritikatu zituen –Adversos pseudo-dialecticos (1519, Sasi logikoen aurka)–, eta prozedura pedagogikoen berriztapena proposatu –De causis corruptarum artium (1531, Filosofiaren endekatzearen kausak)–. Errenazimentuko pentsalariak ezagutu zituen (Erasmo Rotterdamgoa, Guillaume Budé, Thomas More) eta erreforma humanistaren alde jardun zuen. Gizonari ikuspegi guztietatiko hezkuntza eskaintzea proposatzen zuen. Behaketari eta esperientziari garrantzi handia emanik, mende bat geroago Francis Baconek formulatuko zuen metodo enpirikoa erabili zuen. Vivesek eragin handia izan zuen bere garaiko pentsamendu filosofikoan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.