From Wikipedia, the free encyclopedia
Jevgeni Maksimovitx Primakov (errusieraz: Евге́ний Макси́мович Примако́в; Kiev, 1929ko urriaren 29a - Mosku, 2015eko ekainaren 26a) errusiar politikari eta diplomazialaria izan zen. 1998tik 1999ra Errusiako lehen ministroa izan zen.
Jevgeni Primakov | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2000ko urtarrilaren 18a - 2003ko abenduaren 7a Hautetsia: 3rd State Duma of the Russian Federation (en)
1998ko irailaren 11 - 1999ko maiatzaren 12a ← Viktor Txernomirdin - Sergei Stepashin (en) →
1996ko urtarrilaren 9a - 1998ko irailaren 11 ← Andrey Kozyrev (en) - Igor Ivanov (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Kiev, 1929ko urriaren 29a | ||||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia | ||||||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||||||
Heriotza | Mosku, 2015eko ekainaren 26a (85 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria | ||||||
Heriotza modua | : gibeleko minbizia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Moscow Institute of Oriental Studies (en) 1953) Moscow State University Faculty of Economics (en) 1956) | ||||||
Hezkuntza-maila | Doctor of Economics (en) | ||||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, kazetaria, ekonomialaria, Dumako diputatua eta Arabista | ||||||
Lantokia(k) | Mosku | ||||||
Enplegatzailea(k) | Institute of Oriental Studies of the Russian Academy of Sciences (en) Chamber of Commerce and Industry of the Russian Federation (en) | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Zientzien Errusiar Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia 3rd State Duma of the Russian Federation (en) | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Foreign Intelligence Service (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Errusiar Eliza Ortodoxoa kristautasun ortodoxoa | ||||||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista Fatherland – All Russia (en) | ||||||
Bere gurasoak juduak ziren eta Finkelstein abizena aldatu eta Primakov jarri zuten. Jevgeni Moskuko Ekialdeko Ikasketen Institutuan hezi zen. Irrati sobietarrean lan egin zuen, baita Ekialde Ertaineko Pravda egunkariko berriemaile lanetan ere. KGBrako ere lan egin zuen.
SESBeko Zientzien Akademiako kide izan zen. 1989an Batasuneko Sobietaren presidentea izan zen eta 1990etik 1991ra Sobietar Batasuneko Presidentetza Kontseiluko kidea.
1991tik 1996ra, kanpoko espioitzaren burua izan zen. 1996tik 1997ra Errusiako Kanpo Harremanetarako ministroa izan zen. NATOren hedapenaren aurka agertu zen eta multilateralismoa sustatu zuen.
Boris Jeltsinek lehen ministro izendatu zuen 1998ko irailean. Bere agintaldian, NATOk Jugoslaviako bonbardaketa egin zuen. Jeltsinek 1999ko maiatzean kendu zuen kargutik, nahiz eta oso ospetsua izan.
2003an Vladimir Putinen mandatari berezia izan zen Irakera. Saddam Hussein bere armamentua entregatzeko konbentzitzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.