Jesus Aranbarri Garate
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jesus Aranbarri Garate (Bilbo, Bizkaia, 1902ko apirilaren 13a - Madril, Espainia, 1960ko uztailaren 11) musikagilea izan zen[1]. Zazpi kaleetan jaioa, auzokidea zuen Miguel de Unamuno idazlearen laguna izan zen. Aita musikaria zen, eta bera ere musika arloan murgildu zen gaztetatik, Academia Vizcaína de Música delakoan ikasketak eginez eta geroago Jesus Guridiren beraren ikaslea izan zen, Parisera ikastera ere animatuko zuena.
- Artikulu hau Bizkaiko musikagileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jesus Aranbarri».
Jesus Aranbarri Garate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jesús Arámbarri y Gárate |
Jaiotza | Bilbo, 1902ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1960ko uztailaren 11 (58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria eta musikagilea |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Hamasei urterekin, pianoa jotzen ibili zen zinema mutuko filmak lagunduz. Geroago, Bilboko Udal Bandan ibili ondoren, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari bihurtu zen.
Gaur egun jaioterriko Solokoetxe auzoko kontserbatorioak bere izena darama. Halaber, 2003ko ekainean Euskalduna Jauregian "Sorgin-Morgin, Aker-Maker" izeneko dantza ikuskizuna aurkeztu zuten Aranbarriren omenez, laguna izandako Segundo Olaetaren izena daraman ballet konpainiak egindakoa.
Lanak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.