Jerusalemgo sindromea hiri horretan doazen turistei edota biztanlei eragiten dien buruko gaitza da. Gaitzak psikosi izaera du eta delirioen bidez adierazten da. Bibliaren pertsonaia askoren identifikazioa eragiten du sindrome honek: Jesus Nazaretekoa, Joan Bataiatzailea, Moises...[1] [2]; afektaruak horiek izaerak imitatu egiten ditu.

Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Jerusalemgo sindrome
Deskribapena
MotaShock kulturala
Honen izena daramaJerusalem
Identifikatzaileak
GNS-10baliorik ez
MeSHbaliorik ez
Itxi
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Thumb
Gizon bat Jesus moduan hitz egiten Tel Aviven, 2010ean.

Historia

Kasuak aurretik ezagutzen baziren, XIX. mendetik,[2] Jerusalemgo sindromea lehen aldiz Yair Bar El mediku israeldarrak deskribatu zuen, XX. mendeko larogeigarren hamarkadan. Kefar Saúl ospitale psikiatrikoan urte horietan eta sindrome horren ezaugarriekin 400 pertsona baino gehiago zaindu zituen. Arazoa arriskutsua ez da eta, orokorrean, sintomak egun batzuetan desagertu egiten dira. Dena dela, sindrome hau agertu aurretik pertsona horietako askok txosten psikiatrikoa izan eta, ondorioz, sindromea harrapatzeko joera dute... [3]

Ezagutzen den kasu larrienetariko bat Michael Rohan australiarrena da. Rohanek, sindrome honen ondorioz, 1969ko abuztuan, Al Aksa meskitari sua ematen saiatu zen.

Sindromearen ezaugarri batzuk

  • Afektatua Bibliaren pertsonaia batekin identifikatu egiten da. Kristauek Itun Berriaren pertsonaiekin identifikatzeko joera dute; juduek, aldiz, Itun Zaharraren protagonistekin. Kristauen artean protestanteek sindromean erortzeko joera handiagoa dute; antza denez, eliza horiek jatorrizko testuak irakurtzeko joera dute eta horrek eragin diezaieke.
  • Pertsonaiak afektatuen sexu berekoak dira.
  • Afektatuek kaleetan hitzaldiak ematen dituzte eta pertsonaien moduan antzezten eta jazten dira, izarak eta tunikak erabiliz.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.