Poeta lapurtarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jeanne Monteil (Baiona, 1924ko irailaren 12- Baiona, 1999ko maiatzaren 19) olerkari lapurtarra izan zen. Batez ere frantsesez idatzi bazuen ere, euskarazko testurik ere sortu zuen. Baionan jaioa bazen ere, Angeluri lotua zegoen, bertan Vents et Marées aldizkaria animatzen zuelako.
Jeanne Monteil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1924ko irailaren 12a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | 1999ko maiatzaren 19a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Aipatu Angeluko Vents et Marées aldizkaria bultzatzeaz gain, zerikusia izan du beste batzuekin; adibidez Simonomis olerkari paristarrarekin zenbait elkarrizketa burutu zituen, Le Cri d'os bere aldizkariko 4. zenbakian 1993an argitaratu zirenak. Bere olerki eta testu batzuk beste zenbait aldizkaritan agertu dira, besteak beste Les Cahiers de l'Adour eta Les Cahiers de Garlaban okzitaniarrean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.